Hezkuntza Behaketa: Helburuak, Metodoak eta Ikaslearen Ezaugarriak

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,81 KB

1. Zertarako eta zergatik behatu

  • Kezka batetik abiatzen gara, laguntza emateko edo lasai geratzeko.
  • Jakin-mina. Ikasleen jokabideak, premiak, beharrak, ahuleziak eta aukerak ulertu eta konprenitu ahal izateko.
  • Ahalik eta informazio objektiboena jaso nahi dugu.
  • Hezkuntza-jarduera egokia eta eraginkorra ziurtatzeko.

2. Nork egiten du behaketa

Erabaki garrantzitsua da, egoera naturalak aztertu nahi direlako:

Behaketa ez esku-hartzailea

Behatzaileak ez du egoeran parte hartzen, ez du ezagutzarik. Hau da, kanpoko pertsona bat gelan sartzea. Adibidez: taldearekin harreman zuzena ez duen beste irakasle bat, PTA, aholkularia...

  • Abantailak: Taldearekin inplikazio eza eta objektibotasuna mantentzen dira, egoeraren interpretazioak beste ikuspuntu bat eskainiz.
  • Desabantailak: Egoeraren ezagutza maila txikiagoa. Detaile batzuk ez antzematea eta gehiegi orokortzea.

Behaketa esku-hartzailea

  • Normalean eskola ematen ari den irakasleak berak egiten du behaketa.
  • Behatutako subjektuak edo taldeak ezagunak izateaz gain, behatzailearekin egoera bera partekatzen dute.
  • Irakasle-behatzaileak eskura izango ditu, baldintzarik gabe, era guztietako egoerak modu naturalean.
    • Abantailak: Errealitatea zuzenean ikustean, errealismo gehiago lortzen da. Jokabideak egoera naturalean ikusten dira, eta ikasleak erosoago sentitzen dira. (Irakasleak klase normala ematen du, aldi berean behaketa egiten du; ikasleak ez dira ohartzen).

Desabantailak: Inplikazio maila dela eta, objektibitatea galtzea eta erregistratzeko zailtasuna (behatzailearen efektua). Hala ere, irakaslegoak egiten duen behaketa ezinbestekoa da hezkuntza-jarduera egokia eta eraginkorra ziurtatzeko.

3. Nor: Ikaslea

  • Ikasleak ezagutzea: Alarma piztu behar den edo ez jakin behar da. Hau da, egiten edo egiten ez duena normala den ala ez jakin behar da. Horretarako, ondo ezagutu behar dira.
    • Zer egin dezakete? Zer espero dezakegu?
  • Edozein objektu behatzen hasi aurretik, ongi ezagutu eta definitu behar dugu. Gure umeen garapena, jokabideak... ezagutu behar ditugu.

Praktika: Ikaslea

Zeintzuk izan beharko lirateke Lehen Hezkuntzako ikasle baten inguruan jakin beharreko ezaugarriak behaketa hasi aurretik?

Lehen Hezkuntzako ikaslearen ezaugarriak

  • Garapen kognitiboa
  • Garapen fisikoa
  • Garapen psikomotorea
    • Zefalo-kaudala
    • Proximal-distala
  • Garapen emozionala
    • Interpertsonala
    • Intrapertsonala
  • Gaitasun intelektuala
  • Hizkuntza jabetzea
  • Gizarteratzea
  • Osasuna

Entradas relacionadas: