Hezkuntza Curriculumaren Gida: Ikuspegiak, Motak eta Iturriak
Clasificado en Ciencias sociales
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,06 KB
1. Curriculumaren Interpretazioa
1.1. Ikasle eta Hezitzaileen Ikuspegitik
Ikaslearen ikuspuntutik, curriculuma titulua edo helburu jakin batzuk lortzeko burutu beharreko ikasgai edo jarduera multzoa da. Hezitzailearen ikuspuntutik, berriz, eduki edo ikasgaietatik transmititu behar diren ezagutza multzoa.
2. Curriculum Eskutua Hezkuntza Jardunean
2.1. Definizioa eta Adibidea Haur Hezkuntzan
Curriculum eskutua asmorik gabe gauzatzen diren ikasketak dira, irakasle eta beste ikasleekin edukitzen den elkarrekintzaren bitartez ikasten direnak. Haur Hezkuntzan, elkareragina oso argia da, eta horren bidez ikasten dute haurrek.
3. Curriculum Motak eta Profesionalen Ekimena
3.1. Curriculum Irekia vs. Itxia
Curriculum irekiak malgutasuna eta askatasuna ematen die hezitzaileei beren taldearen beharretara erantzuteko, eta profesionalen ekimena sustatzen du. Beste mota batzuk ageriko curriculuma, ezkutuko curriculuma, formala eta erreala dira.
4. Curriculum Irekiaren Ezaugarriak
- Hezitzaile eta ikasleei moldatzeko malgutasuna eskaintzen die.
- Hezkuntza praktika gidatzen du.
- Egokitzapenak onartzen ditu.
- Ikastetxeei eta hezitzaile taldeei erabakiak hartzeko autonomia ematen die.
- Ikastetxeak bere testuingurura eta ikasleen berezitasunetara egokitzen du.
- Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan oinarritzen da.
5. Curriculum Irekia eta Deszentralizatua Euskal Herrian
Gure curriculuma irekia da, hezkuntza profesionalean esku-hartzea beharko delako bere osaketa definitiborako eta abian jartzeko. Deszentralizatua da, erkidego autonomoetako administrazioen eta ikastetxeen esku baitago diseinua, garapena eta aplikazioa bermatzea.
6. Irakaskuntzaren Osagaiak
Metodologiak eta edukiek zehazten dute zer eta nola irakatsi.
7. Curriculumaren Definizioa eta Ebaluazioa
Curriculumak zer, nola eta noiz irakatsi eta zer, nola eta noiz ebaluatu zehazten du, horren inguruan hartzen diren erabakiekin batera.
8. Curriculumaren Iturri Garrantzitsuak
- Iturri soziologikoak: Testuinguru sozialari lotutako edukiak, ikaslea egoki eta aktiboki gizarteratzeko.
- Iturri epistemologikoak: Jakintza arloaren ezaugarriei dagozkien edukiak, espezialisten irizpideak kontuan hartuta.
- Iturri pedagogikoak: Ikaskuntza erraztuko duten estrategiak, heziketa jarduera zehaztuz (zer, nola, noiz, zenbat eta non ikasi).
- Iturri psikologikoak: Ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan parte hartzen duten prozesu psikologikoak, edukiak nola eta noiz ikasi behar diren zehaztuz.
- Iturri filosofikoak: Haurrentzat egokiena den ideia.
9. Curriculumaren Definizio Orokorra
Curriculuma hezkuntza helburu batzuk lortzeko asmoaz aurrez aurretik egindako plana edo programazioa da.