Hezkuntza Inklusiboa eta DUA Printzipioak: Gida Praktikoa

Clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,68 KB

Eskola Klima Inklusiboa

  • Hezkuntza-zentroa komunitate bat izan behar da; eskolaren testuinguruak esperientzia atseginak, aberasgarriak eta anitzak eskaini behar ditu.
  • Eskola-komunitatean inklusioa sustatzeko balio ezberdinak jorratu behar dira.
    • Lankidetza oso garrantzitsua da. Irakasleek elkarrekin planifikatu, eztabaidatu eta esperientziak partekatu behar dituzte.

Ikasten duen Komunitatearen Formakuntza eta Gogoeta

  • Komunitate hezigarriek ikerketa kolaboratiborako kultura ezartzen dute. Taldeek eskoletan gertatzen diren ebidentziei buruzko informazioa partekatzen, analizatzen eta gogoeta egiten dute, oztopoak gainditzeko.
  • Oso garrantzitsua da ikasleen ahotsa entzutea eta kontuan hartzea, bereziki esklusioa jasaten dutenena.
  • Hezkuntza hobetzeko, taldeen garapen profesionala egokia izatea beharrezkoa da.

Lidergo Banatua, Eraginkorra eta Eraldatzailea

  • Lidergoan rol aldakorrak egon behar dira, eta lidergoa bera ere ondo banatuta egon behar da, eraldaketak eraginkorrak izan daitezen.
    • Lidergo banatu bat, non taldeko kide bakoitzak modu aktiboan parte hartzen duen erabakiak hartzerakoan.
      • Horrekin parekidetasuna lortu.

Planifikazioa Hezkuntza Inklusiboan

  • Hezkuntza hobetzeko, pertsonan oinarritutako planifikazio parte-hartzaile bat osatzea beharrezkoa da.
    • Horretarako, irakasleek informazio-bilketa eta behaketa bat egin behar dute.
  • Plana aurrera eramateko, hezkuntza-taldea inplikatzen da; horrela, planifikazioa prozesu kolaboratibo eta jarraia bihurtzen da.

Koordinazioa eta Parte-hartzea

  • Ikasleen eta irakasleen arteko koordinazioa eta parte-hartzea oso garrantzitsuak dira hezkuntza esanguratsu bat izateko; horrela, ikasleak baloratuak eta beharrezkoak sentitzen dira.
    • Guztion parte-hartzea eskatzen da, eta lanak ondo banatzea. Horretarako, koordinatzaileak egotea gomendatzen da.

Hezkuntza Komunitate Inklusiboak Sortuz

  • Ikasleak kontuan hartu eta familiekin harremanak sortu behar dira.
    • Horretarako, familien denbora eta espazioa sortu behar da, rolen akordioak egin behar dira eta familien inplikazioa behar da.
  • Beste ikastetxeekin harremanak egin behar dira inklusioari erantzuna emateko.

DUAren Printzipioak

  • Ikaskuntza-prozesua aurrera eramateko baliabide anitzak aurkeztea (ikasleen ulermena balioetsi).
  • Ikaskuntza-prozesuan ikasten dena adierazteko modu anitzak aurkeztea (hartu-eman fisikoa).
  • Ikaskuntzarekiko konpromisoa ahalbidetzeko baliabide anitzak eskaintzea (interesa piztu).

Entradas relacionadas: