Hezkuntza interkulturalaren printzipioak eta kontzeptuak
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,91 KB
Hezkuntza interkulturala 80ko hamarkadatik hona geroz eta gehiago sustatzen joan den kontzeptua da. Hezkuntza interkulturala terminoa da, politikoki egokia den edo eufemismo baten moduan erabiltzen dena. Honek, inmigrazioaren ondorioz bizi diren seme-alaben hezkuntza jasotzea bermatzearen ideia adierazten du. Zer ez da hezkuntza interkulturala? Ikaslearen asimilazio hutsa edo minoritariotzat etiketatzea, talde sozial bati esleitzea…
Helburu orokorrak
Hezkuntza interkulturala edozein pertsonentzako da, adin, arraza, etnia edo izaera kontuan hartu gabe. Kalitatezko hezkuntza izan behar du, gaurko eta etorkizuneko gizarte bati begira. Horretarako baloreetan oinarritutako hezkuntza bermatu behar dugu eta egungo eskola kurrikuluma eta pedagogiak moldatu ikasle ororen beharretara. Hezkuntza honen printzipioak hurrengoak dira:
- Irakasleen ikuspegia kulturalki berrikusi eta egokitzea.
- Norberaren autokontzeptu kultural, sozial eta akademikoa finkatzea.
- Oinarrizko ezagutzak bereganatzea, arrakasta akademikoa lortzeko.
- Ikastea etorkizunean helburu bat lortzeko; hau da, ikastea ikasteagatik eta ez soilik titulazioagatik.
- Talde sozialen eta pertsona ezberdinen arteko elkarbizitza sustatzea.
- Pertsonen bizipenetatik eta beharretatik abiatuta ezagutzak eraikitzea.
- Kurrikuluma unibertsalagoa eta adierazkorragoa egitea.
- Egoera diskriminatzaile eta arrazisten aurka borrokatzea; ez bakarrik ohiko jarreren aurka (aurreiritziak, estereotipoak…).
Integrazioa
Integrazioa: Gure bizitzan zehar zenbait alditan (jaiotzean, hezkuntzan, lanbidea hastean...) jasaten dugun prozesuari deritzo. Prozesu hau luzea eta motela izan ohi da; alderantziz balitz, integrazioa ez litzateke egokia izango, hainbat faktore kontuan hartu beharko liratekelako. Integrazioa ez da norbanako baten eginbeharra soilik, prozesuan parte hartzen duten pertsona eta eragileen ardura eta elkarlana da. Elkarlana modu eraikitzailean gertatu behar du, adostasuna abiapuntu izanik eta betiere errespetuan oinarrituz. Laburbilduz, integrazioa bizitzako esparru desberdinetara egokitzean datza.
Gutxiengo etnikoa
Gutxiengo etnikoa: Espainian, gutxiengo etnikoa izendatzerakoan sarritan ijitoak aipatzen dira. Etnikotasunaren ezaugarria zenbait talde eta ondareei urruntasun edo exotismo kutsua atxikitzea dela uste da maiz. Ijitoak eta inuitak talde etniko gisa ikusten ditugu, batzuetan besteen moduan ez; adibidez, juduak ez direla beti taldetzat hartzen azaltzen da. Musikaren kasuan, adibidez, afrikar edo indiako (asiarreko) kantu tradizionalak maiz 'musika etniko' gisa ulertzen ditugu; aldiz, andaluziakoa ez dugu beti horrela sailkatzen. Bestalde, gutxiengoak botere gabeziaren edo desabantaila sozialekin lotzen dira askotan. Adibidez, Hegoafrikako apartheid kasua agerikoa da horren adibide gisa.