Hezkuntza-premia Bereziak dituzten Ikasleen Eskolatze Prozesua

Clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,4 KB

LOE, 74. artikulua. Eskolatzea.

Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak normalizazio- eta txertatze printzipioei jarraiki eskolatuko dira. Eskolatzeak ikasle horien diskriminaziorik eza eta hezkuntzasisteman sartzeko eta irauteko berdintasun eraginkorra ziurtatuko du eta, beharrezkoa izanez gero, hezkuntza-etapak malgutzeko neurriak hartu ahal izango dira.

Eskolatze Prozesua

Ikasle horiek hezkuntza bereziko unitateetan edo ikastetxeetan eskolatu ahal izango dira hogeita bat urteko adinera bitartean, betiere, ikastetxe arruntek aniztasunarekiko arretarako hartzen dituzten neurrien esparruan ikasle horien premiei erantzun ezin bazaie.

Hezkuntza-administrazioen Eginkizuna

Hezkuntza-administrazioek hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen haur-hezkuntzako eskolatzea sustatu beharko dute. Halaber, ikasle horiek lehen hezkuntzako eta derrigorrezko bigarren hezkuntzako ikastetxeetan behar bezala eskolatzeko programak garatu beharko dituzte.

Eskolatze Prozesua (2)

93/2008 Foru Agindua, 4. artikulua: Eskolatzea

  • Hezkuntza-laguntzaren premia berariazkoak dituzten ikasleak eskolatzeko:
    • Ebaluazio psikopedagogikoa eginen zaie.
    • Behar izanez gero, eskolatze modalitatea proposatzeko edo/eta baliabideak eskatzeko txostena eginen da.

Eskolatzealdian zehar hartzen diren erabakiak ikaslearen bilakaeraren arabera berrikusi eta aldatu ahal izanen dira, kontuan izanik:

  • Irakasleen ebaluazioak
  • Txosten psikopedagogikoak
Onartzeko Prozesua

93/2008 Foru Agindua, art.: Onartzeko prozesua

  • Ikastetxeek laguntza premia berariazkoa duten ikasleen aurreinskripzio eskaerak onartu beharko dituzte.
  • Horrek ez du ekarriko, ezinbestean, eskaturiko ikastetxe horretan behin betiko matrikulatzea.
  • Gurasoek ikaspostua eskatzen dutenean, onarpen prozesuan frogatu egin beharko dute bere haurraren hezkuntza premia.
  • Txosten guztiak aurkeztu, haurraren hezkuntza beharrei ongi erantzuteko jarri beharko diren langileak eta baliabideak aurreikusteko.
  • Desgaitasunaren edo portaera arazo larrien ondorioz hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen matrikula egin aurretik:
    • Ebaluazio psikopedagogikoa eginen zaie, zein eskolatze modalitate behar duten proposatzeko.
    • Eskolatze Batzordeak adostasuna agertuko du.

Entradas relacionadas: