Hezkuntza Premia Bereziko Ikasleen Eskolaratzea eta Baliabideak

Clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,03 KB

Hezkuntza Premia Bereziko Ikasleen Eskolaratzea

Hezkuntza-administrazioak ziurtatuko du hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak, ahal denean, gela arruntetan eskolatuko direla. Behar-beharrezkoa denean baino ez dira ikastetxe arruntetako heziketa bereziko geletan edo gela egonkorretan eskolatuko. Ezinbestekoa denean, heziketa bereziko ikastetxeetan emango zaie heziketa ikasle horiei.

Horretarako, hezkuntza-administrazioak ikasle horiek eskolatzeko irizpideak ezarriko ditu Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako maila eta etapetan.

Eskolaratze modalitateak:

  • Gela Arrunta
  • Gela Egonkorra (Bereziko Gela)
  • Ikastetxe Berezia

Baliabide Material eta Giza Baliabideak Dekretuan

Baliabide Materialen Hornidura

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, bere aurrekontu-erabilgarritasunen barruan, diru publikoarekin mantentzen diren ikastetxeetan eskolarizatutako hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei behar espezifikoei arreta eskaintzeko baliabide eta neurri materialak hornituko dizkie.

Eskola-bilgune guztietan behar adina ikastetxe egongo da ezgaitasun motorrak direla eta hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak eskolatu ahal izateko.

Horretarako, Hezkuntza Sailak plan bat garatuko du pixkanaka-pixkanaka eraikuntza- eta hirigintza-oztopoak ezabatzeko. Hala egokituz gero, hitzarmenak izenpetuko ditu toki-korporazioekin.

Eskola-bilguneko ikastetxeetarako laguntza-zerbitzuek beharrezko laguntza teknikoa emango diete hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak eskolatzen dituzten ikastetxeei. Horretarako, ikastetxeek ez dauzkaten baliabideak eta hezkuntzako material egokitua jarriko dituzte ikastetxeen esku, premien arabera.

Giza Baliabideak Ikastetxe Publikoetan

Hezkuntza Sailak ziurtatuko du irakasle aholkulariaren eta irakasle orientatzailearen arreta Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan.

Hezkuntza bereziko irakasle espezifikoez gain, Hezkuntza Sailak behar adina irakasle izango ditu hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei laguntzeko, Sailak berak ezarritako baldintzekin eta betebeharrekin.

Baliabide Espezifikoak Itunpeko Ikastetxeetan

Hezkuntza Sailak beharrezko administrazio-xedapenak garatuko ditu, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei arreta eman ahal izateko.

1998ko Aginduaren Xedea eta Curriculum Egokitzapenak

Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzat honako hauek arautzen ditu: alde batetik, curriculumera sartzeko egokitzapenen eta curriculumaren norbanako egokitzapen nabarien baimena; eta, bestetik, unibertsitatekoa ez den hezkuntza-sistemaren etapetan egokitzapen horiek egiteko, garatzeko eta ebaluatzeko prozedura.

Izan ere, ikasleen hezkuntza-premiei erantzuteko curriculum-egokitzapenak egin daitezkeela planteatzen da, Euskal Autonomia Erkidegoko Haur Hezkuntzaren curriculuma ezartzen duena izan arren.

Entradas relacionadas: