Hezkuntza Psikologia: Oinarriak, Teoriak eta Ongizate Emozionala

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 14,42 KB

Hezkuntza eta Psikologiaren Oinarriak

1. Zer da Hezkuntza?

Definizioa: Pertsonen garapena bultzatzen duen prozesu jarraitu, intentzional eta antolatu bat da.

Ezaugarriak:

  • Etengabekoa: Bizitzako fase guztietan gertatzen da.
  • Intentzionala: Helburu jakin bat du, nahita egiten da.
  • Antolatua: Sistematikoki bideratzen da (hezkuntza formalean).

Influentzia iturriak: Familia, eskola, norbera eta testuinguru soziala. Ingurunera moldatzeko gaitasuna garatzen du (bazterkeria saihestuz).

1.1. Hezkuntza eta Garapenaren arteko Harremana

Hezkuntzak garapena eragiten eta bultzatzen du. Elkarrekiko eragina dute:

  • Hezkuntza garapena bideratzeko tresna da.
  • Garapenak hezkuntzaren egokitasuna mugatzen du.

Bata bestearen ondorioa da; ezin dira banatu.

1.2. Irakaskuntza-Ikaskuntza Prozesua

Prozesu bikoitza da:

  • Irakaskuntza: Hezitzaileak ezagutza aldaketak bultzatzeko manipulazioak egiten ditu (nahita).
  • Ikaskuntza: Esperientziak sortutako aldaketak dira, portaeran edo ezagutzan.

Prozesu hau ikaslearen ezaugarrietara egokitu behar da:

  • Aurreko ezagutzak.
  • Gaitasun kognitiboak (oroimena, ulermena).
  • Motibazioa eta jarrerak.

2. Zer da Psikologia?

Definizioa: Pertsonen prozesu kognitibo, emozional eta jarrerazkoak deskribatzen eta analizatzen dituen zientzia.

Helburuak:

  • Ikaskuntza eta garapen prozesuak ulertzea.
  • Pertsonen jarrerak eta portaerak hobetzea.

2.1. Hezkuntzaren eta Psikologiaren arteko Historia

  1. 1. Etapa (1890-1920): Psikologia hezkuntzan aplikatu zen.
    • E.L. Thorndike: Konduktismoa (estimulua-erantzuna).
    • John Dewey: "Eginez ikasten da". Hezkuntza praktikoa eta guztientzat kalitatezkoa defendatu zuen.
  2. 2. Etapa (1920-1960): Loturarik gabeko fasea. Hezkuntzaren prozesua konplexua zela ulertu zen. Psikologia laborategiko jakintza bihurtu zen.
  3. 3. Etapa (1950etik aurrera): Psikologia eta hezkuntza elkarlanean hasi ziren. Giza portaera eta ikaskuntza prozesuak ulertzeko tresnak garatu ziren.

2.2. Hezkuntzaren Psikologiaren Definizioa

Diziplina zientifiko bat da, eskola eta eskolaz kanpoko testuinguruetan giza ikaskuntza eta garapena optimizatzeko.

Dimentsioak:

  • Teorikoa/Esplikatiboa: Hezkuntza egoerak aztertu eta teoria berriak sortu.
  • Proiektiboa/Teknologikoa: Hezkuntza programak eta tresnak diseinatu.
  • Praktikoa: Diseinatutakoa praktikan aplikatu.

3. Hezitzaile Eraginkorra

3.1. Ezaugarriak

  • Ezagutza profesionala:
    • Edukien ezagutza.
    • Gela kudeatzeko estrategiak.
    • Ikasleen inklusioa eta aniztasuna kudeatzeko gaitasuna.
  • Ezaugarri pertsonalak:
    • Jarrera positiboa eta automotibazioa.
    • Erresilientzia (zailtasunen aurrean tinko jarraitzea).
    • Pentsamendu positiboa eta barne kontrola.
  • Hazkuntza profesionala:
    • Etengabeko prestakuntza eta beste profesionalekin lankidetza.

3.2. XXI. Mendeko Erronkak

  • Gizartearen beharretara egokitutako hezkuntza sustatzea.
  • Hezkuntza formala eta soziala uztartzea.
  • Irakasleen lan baldintzak eta osasun mentala hobetzea.

Ikaskuntza Teoriak eta Ezaugarriak

1. Ikaskuntzaren Ezaugarriak

Prozesua:

  • Aldaketa bat sortzen du: onuragarria edo kaltegarria.
  • Esperientziaren emaitza da, garapen fisikoarekin, heldutasunarekin eta egokitzapen sentsorialarekin lotuta.
  • Aldaketak iraunkorrak izan ohi dira.

Teoria bakoitzaren ikuspegia: Ikasleen ezaugarriak, helburuak eta baldintzak desberdinak izanik, metodo ezberdinek funtziona dezakete.

2. Ikaskuntza Teoria Nagusiak

2.1. Konduktismoa

Helburua: Jokabidea deskribatu, iragarri eta kontrolatu.

Oinarriak:

  • Jokabidea da psikologiaren aztergaia.
  • Metodo zientifikoa erabiltzen du.
  • Jokabidea hiru faktorek determinatzen dute: ingurunea, erantzuna eta organismoa.

Baldintzapenen Oinarriak

Baldintzapenen prozesua: Estimuluak erantzun bat eragiten du asoziazio baten bidez. Hiru fase:

  1. Estimulu neutroa + Baldintzatu gabeko estimulu = Erantzun baldintzatua.

Adibidea: Pavlov-en esperimentua (txakurra eta kanpaiaren soinua).

Mota desberdinak:

  • Kitzikapenezkoa: Erantzun positibo edo negatibo bat eragiten du.
  • Inhibitzailea: Erantzun bat inhibitzen du.

Kontzeptu garrantzitsuak:

  • Generalizazioa: Estimulu antzekoek erantzun bera eragiten dute.
  • Diskriminazioa: Estimulu desberdinek erantzun ezberdina eragiten dute.
  • Iraungitzea: Baldintzatutako estimuluak eraginik galtzen du.

Baldintzapen Operantea (Skinner eta Thorndike)

  • Thorndike: "Efektuaren legea": Ondorio atseginek jokabidea indartzen dute, eta desatseginek ahultzen dute.
  • Skinner: "Skinner kaxa": Ondorioek jokabidea kontrolatzen dute.

Ondorio motak:

  • Errefortzu positiboa: Ondorio atseginak (adb., sariak).
  • Errefortzu negatiboa: Egoera desatseginak kentzea.
  • Zigor positiboa: Ondorio desatseginak gehitzea.
  • Zigor negatiboa: Ondorio atseginak kentzea.

Neokonduktismoa (Tolman)

  • Ikasketa latentea: Jokabidea ez da berehala agertzen, baina helburu bat lortzeko erabil daiteke geroago.
  • Ikuspegi kognitiboa: Gizakiak helburuen arabera jarduten du eta inguruneari egokitzen da.

2.2. Ikaskuntza Sozialaren Teoria (Bandura)

Ezaugarri nagusiak:

  • Jokabideak determinatzaile pertsonalen eta inguruneko faktoreen arteko interakzioaren emaitza dira.
  • Ikaskuntza bikarioa: Besteen jokabideak behatuz ikasten da.
  • Autoerregulazioa: Gaitasuna helburuak ezartzeko eta portaerak kontrolatzeko.

Prozesuak:

  • Arreta: Jokabidea behatzeko gaitasuna.
  • Gogoratzea: Jokabidea memorizatzeko ahalmena.
  • Erreprodukzioa: Behatutako jokabidea errepikatzeko gaitasuna.
  • Motibazioa: Jokabidea burutzeko arrazoia.
  • Ondorioak: Errefortzu eta zigorrekin lotutako itxaropenak.

2.3. Konstruktibismoa

Oinarria: Ezagutza subjektuak aktiboki eraikitzen du, ingurunearekin elkarreraginez.

Ezaugarriak:

  • Ikaslea aktiboa eta autonomoa da.
  • Ikaskuntza prozesu eraikitzailea da.

Piaget-en Teoria: Garapen-Etapak

  • Sentsomotorea (0-2 urte).
  • Eragiketa aurrekoa (2-7 urte).
  • Eragiketa zehatza (7-12 urte).
  • Eragiketa formala (12 urtetik aurrera).

Kontzeptu nagusiak:

  • Asimilazioa: Informazio berria eskema zaharrekin lotzea.
  • Akomodazioa: Eskema zaharrak moldatzea informazio berriarekin.
  • Oreka kognitiboa: Informazioa ulertzeko eta antolatzeko joera.

Vygotsky-ren Teoria

  • Berehalako garapen-eremua: Norbanakoaren gaitasun errealen eta potentzialen arteko distantzia.
  • Elkarrekintza sozialak eta hizkuntza funtsezkoak dira garapenerako.

Hizkuntza motak:

  • Hizkuntza soziala (komunikaziorako).
  • Hizkuntza pribatua (autoerregulaziorako).
  • Barne hizkuntza (hitz egitea barnean).

Bruner-en Teoria

  • Aurkikuntzaren bidezko ikaskuntza: Ezagutza esperimentazioaren eta aurkikuntzaren bidez eraikitzen da.
  • Ikaskuntza hiru printzipiotan oinarritzen da: motibazioa, estruktura eta antolakuntza.
  • Curriculum espirala: Ezagutza mailakatua eta progresiboa lantzen da.

Ausubel-en Teoria

  • Ikaskuntza esanguratsua: Ezagutza berria aurretik dagoenarekin erlazionatzea.
  • Aurre ezagutzak, ikasleen motibazioa eta materialaren antolaketa garrantzitsuak dira.

2.4. Ikaskuntza Teknikak Praktikan

Teknika konduktistak:

  • Jokabide egokiak indartzea (errefortzu sozialak, materialak).
  • Jokabide desegokiak murriztea (iraungitzea, zigorra, errefortzu diferentziala).

Hezitzailearen rola:

  • Helburu argiak ezartzea.
  • Ikasleari jokabideen ondorioak azaltzea.
  • Errefortzu eta zigorrak modu koherente eta proportzionalean aplikatzea.

Ikaskuntza Autoerregulatua eta Ongizate Emozionala

1. Ikaskuntza Autoerregulatua

Definizioa: Norberak bere ikaskuntzaren kontrola hartzea, helburuak lortu ahal izateko kognizioak, portaerak eta afektuak antolatuz eta mantenduz. Ikasteko estrategiak eta ohiturak beste testuinguru eta egoeretara aplikatzea.

Ezaugarri nagusiak:

  • Pertsona autoerregulatua izateko, ikaskuntzan rol aktiboa izatea ezinbestekoa da.
  • Gure ikaskuntzari esanahi pertsonala ematea.
  • Helburuak definitu eta prozesua horiekin alderatzea.

Pintrich-en teoria (2000): Motibazioa oinarrizkoa da ikaskuntza autoerregulatuan. Motibazioaren eragina: helburuak lortzeko beharrezko estrategiak erabiltzea.

2. Motibazioa

Definizioa: Jarduera baten helburu jakin bat lortzera bultzatzen duen indarra. Dinamikoa eta jarraitua.

Moten sailkapena:

  • Barneko Motibazioa (Intrintsekoa): Jarduerak egitea interes propioz edo jakin-mina asetzeko.
  • Kanpoko Motibazioa (Estrintsekoa): Jarduerak egitea nota onak lortzeko, besteekin lehiatzeko edo onarpen soziala jasotzeko.

Motibazioaren eragozpenak (Weiner-en Egozpen Teoriaren arabera):

  • Barnekoa + Aldakorra + Kontrolagarria: Esfortzua.
  • Barnekoa + Iraunkorra + Kontrolaezina: Gaitasuna.
  • Kanpokoa + Aldakorra + Kontrolaezina: Zortea.

Ikaskuntza kontrolatzeko sinesmena: Norbanakoaren hautemandako kontrolak ekintzarako aukerak zabaltzen ditu.

3. Ikasitako Babesgabetasuna eta Pigmalion Efektua

Ikasitako Babesgabetasuna:

"Ez dut ahal" jarrera, nahiz eta ez den nahikoa saiatu.

Ondorioak:
  • Distortsio kognitiboa: Emaitzak ez direla aldatu uste izatea.
  • Motibazio falta: Kontrola ez izatearen sentsazioa.
Prebentzioa eta sendaketa:
  • Helburu txiki eta lor daitezkeenak ezarri.
  • Arrakastaren bidez konfiantza indartu.

Pigmalion Efektua:

Itxaropenek ikaslearen portaeran duten eragina. Irakasleen edo ingurukoen jokabideak ikaslearen autoerregulazio eta errendimenduan eragina du.

4. Emozioak

Definizioa: Kanpo- edo barne-gertaera bati erantzuteko organismoaren erantzun antolatua.

Mailak:

  • Fisiologikoa: Oharkabeko erantzunak (izerdia, pultsua).
  • Kognitiboa: "Ez dut hau jasan" edo "Aurre egingo diot" moduko pentsamenduak.
  • Portaerazkoa: Gorputz mugimenduak edo aurpegi espresioak.

Emozioen sailkapena:

  • Positiboak: Atseginak eta helburu bat lortzean sortzen dira (zoriontasuna, poza).
  • Negatiboak: Oztopo edo galeren aurrean sortzen dira (beldurra, tristura).
  • Anbiguoak: Baldintzen arabera positiboak edo negatiboak izan daitezke.

Emozio negatiboen presentzia handiagoa: Intentsitate eta iraunkortasun handiagoak dituzte. Negatiboak sentitzea osasun mentalaren seinale da.

5. Autokontzeptua eta Autoestimua

Autoestimua:

Norberak bere buruaz duen iritzia.

  • Positiboa: Norberaren irudia onartzen denean.
  • Negatiboa: Onarpena falta denean.

Autokontzeptua:

Norberak bere buruaz duen irudia eta horren dimentsioak:

  • Kognitiboa: Ideiak eta iritziak.
  • Afektiboa: Sentimenduak eta autoestimua.
  • Portaerazkoa: Jokabidea autokontzeptu kognitiboaren arabera.

Garapena:

  • Familiak, lagunek eta ikastetxeak eragina dute.
  • Konparazio sozialak eta arrakastaren edo porrotaren esperientziak moldatzen dute.

Distortsio kognitiboak:

Gertakarien interpretazio okerrak eta ondorio negatiboak.

Prebentzioa:
  • Pentsamendu positiboak sustatu eta iturri fidagarriak bilatu.

6. Maslowen Piramidea eta Beste Teoria Batzuk

Maslowen Piramidea:

Beharrek tentsioa sortzen dute, eta tentsioa gainditzeko motibazioa pizten da. Oinarrizko beharrak asetu ondoren, goi mailako beharrak agertzen dira.

Beste Teoria batzuk:

  • Lorpenaren Motibazioa (McClellan eta Atkinson): Helburua lortzeko gogoa eta porrota saihesteko nahia.
  • Egozpenaren Teoria (Weiner): Arrakasta edo porrota hiru dimentsiotan azaltzen da:
    • Locus: Barrukoa edo kanpokoa.
    • Egonkortasuna: Iraunkorra edo aldakorra.
    • Kontrola: Kontrolagarria edo kontrolaezina.
  • Ikuspegi Konduktista: Jokabidearen ondorioek motibazioa moldatzen dute.
  • Ikuspegi Humanista: Giza hazkundea eta asebetetzea motibazioaren ardatzak dira.
  • Ikuspegi Kognitiboa: Kanpoko gertakariek baino gehiago, horien interpretazioak eragiten dute motibazioa.

7. Emozioen Hezkuntza eta Kudeaketa

Hezkuntza emozionalaren helburuak:

  • Konpetentzia emozionalak lantzea.
  • Emozio negatiboak identifikatu eta modu osasuntsuan kudeatzea.
  • Harreman positiboak eta autoestimua sustatzea.

Entradas relacionadas: