Hezkuntza Teknologia eta Eduki Digitalen Kudeaketa

Clasificado en Derecho

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,81 KB

Hezkuntza Teknologiaren Oinarriak

Hezkuntza-teknologia informazioa aztertzeko, kudeatzeko eta kritikoki interpretatzeko tresna da. Teknologia digitalak gizartean eta bizitzan aldaketa sakonak ekarri ditu.

Garapen Moduak eta Plataformak

Garapen Moduak

  • E-learning (Online ikaskuntza)
  • B-learning (Ikaskuntza mistoa)
  • M-learning (Ikaskuntza mugikorra)

Plataformak

  • E-learning hezkuntza plataformak
  • MOOCak (Massive Open Online Courses)

Teknopedagogia Ereduak

Teknopedagogiaren esparruan, hainbat eredu erabiltzen dira, hala nola TPACK eta SAMR.

Eduki Digitalen Babesa eta Jabetza Intelektuala

Eduki digitalak sarean babesteko, jabetza intelektuala eta segurtasun-neurriak hartu behar dira kontuan. Irakaste-ikaste prozesuetan erabiltzen diren produktu digitaletan egile-lizentziak eta -eskubideak nola aplikatzen diren ezagutzea ezinbestekoa da.

Irakasleen Salbuespenak eta Baimenak

Irakasleek ez dute egilearen baimenik beharko zati txikiak eta lan isolatuak erreproduzitu, banatu eta jendeaurrean komunikatzeko, baldin eta merkataritza-helbururik ez badute. Material propioa sortzen bada, komenigarria da lizentziatzea. Beste egile batzuen materiala (irudiak, informazioa, dokumentuak...) erabiltzen bada, bai online eta bai offline, baimena eskatu beharko da.

Creative Commons Lizentziak (CC)

Creative Commons (CC) doako lizentziak eskaintzen dituen erakundea da, sortzaileek beren lana beste batzuekin modu legal eta kontrolatuan partekatu ahal izateko. Creative Commons-en ikuspegitik lau baldintza nagusi daude:

  1. Attribution (By): Obra kopiatu, banatu, erakutsi eta irudikatu daiteke, eta obra deribatuak egin daitezke, baldin eta egileari kredituak ematen bazaizkio.
  2. Non-commercial (Nc): Obra kopiatu, banatu eta gauzatu daiteke, eta obra horretan oinarritutako obra eratorriak egin daitezke, bakarrik helburua ez komertziala bada.
  3. No derivative works (Nd): Obraren hitzez hitzeko kopiak bakarrik kopiatu, banatu, erakutsi eta gauzatu daitezke, eta ez bertan oinarritutako obra eratorriak sortu.
  4. Share alike (Sa): Lana aldatu edo kopiatu daiteke, baina lizentzia berdinak erabiliz.

Lau baldintza hauen kudeaketaren arabera, sei lizentzia mota lortzen dira. Lizentzia hauek kontuan izanik, erabilera bat edo beste eman ahal zaio edukiari. Beraz, ezinbestekoa da irakasleek interneten dauden eduki digitalak modu egokian erabiltzea.

Hezkuntza Teknologiaren Txertaketa: DigCompEdu

Hezkuntza Teknologiaren txertaketa eta irakasleen konpetentzia digitalak DigCompEdu markoaren bidez ebaluatu eta garatu daitezke.

Entradas relacionadas: