Hezkuntza Tradizionala eta Iraunkorra: Desberdintasunak eta Eskubideak

Clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,69 KB

Adierazi taula batean TRADIZIOKO HEZKUNTZA eta HEZKUNTZA IRAUNKURRAREN arteko desberdintasuna

TRADIZIOZKO HEZKUNTZA

  • Paradigma mugatua; denboran, espazioan, edukietan, metodoetan eta bizitza etapetan.
  • Irakaskuntza bizitzaren aurreneko etapetan izaten da.
  • Gerora begira irakasten eta ikasten da, etorkizunari begira.
  • Ezagutzak eta trebetasunak metatzen dira gero erabili ahal izateko.
  • Ikasten duen subjektuak ez du ezagutza eraikitzen; dakienarengandik hartzen du.

HEZKUNTZA IRAUNKORRA

  • IREKIA da eta edukiek eraiki egiten dira.
  • Irakaskuntza bizitzaren aurreneko etapetan izaten da.
  • Lehena, oraina eta geroa inplikatuak daude.
  • Ez ditu ezagutzak metatzen; erabili egiten ditu ikasten jarraitzeko.
  • Ikasten duen subjektuak modu aktiboan parte hartzen du ezagutza esanahitsuak eraikitzen.

Desberdindu hezkuntza FORMALA, EZ FORMALA eta INFORMAL-ren artean:

FORMALA

  • Era sistematiko eta egituratuan.
  • Ofizialak diren titulu akademikoak lortzen dira.
  • Plantifikatua eta arautua dago (gobernuak diseinatutako curriculumean oinarritzen da).
  • Derrigorrezkoa da haur hezkuntzatik bigarren hezkuntzara.

EZ FORMALA

  • Eskolarrak ez diren beste ingurune eta multzoetan.
  • Ez dira titulurik lortzen (ikasketa maila lortzeko normlean).
  • Aldez aurretik pentsatuak eta zehaztuak daude, ikasketa edo formazioa sortarazteko helburuarekin.

INFORMALA

  • Ez dago planifikatuta.
  • Normanakoak eremu ezberdinetan elkarrekin agertzen da hezkuntza informala.
  • Bizitza ososan irauten duen prozesua da.
  • Pertsonak ingurunearekin eta eguneroko esperientzien bitartez ezagutzak, gaitasunak eta jarrerak bildu egiten dituzte.
  • Hedabideek eragin handia dute.

Zeri esaten zaio “Hezkuntza Inklusiboaren Eskubidea”?

Norbere identitatea izateko eskubidea, eskolan parte hartzeko eskubidea, bizi den komunitatean dagoen eskolara sarbide izateko eskubidea eta norberaren “pareekin” hezitua izateko eskubidea.

Zeintzuk dira INDEX prozesuaren faseak?

  1. Fasea: Index prozesuaren hasiera.
  2. Fasea: Ikastetxea aztertu.
  3. Fasea: Eskola hobetzeko plan inklusibo bat sortu.
  4. Fasea: Gara daitezkeen alderdiak (jarraitua) ezarri, hobekuntza bultzatu.
  5. Fasea: Prozesua berrikusi.

Zeintzuk dira gizarte inklusioari berez dagozkion jarduera arloak (8)?

  • Familiako testuingurua.
  • Eskolako testuingurua.
  • Laneko testuingurua.
  • Gutxiengoak.
  • Gizarte taldeak.
  • Herritarren hezkuntza.
  • Animazio soziokulturala.
  • Aisialdirako eta lanik gabeko denborarako hezkuntza.

Zein profesional mota lan egin dezake Erakunde Giza Hezitzaile batean?

Gizarte-hezkuntzako parte hartzearen arloko profesionalak hauek izan daitezke: gizarte hezitzaileak, irakasleak, pedagogoak, soziologoak, gizarte langileak, psikologoak, terapeuta okupazionalak...

Zer erakundek egiten du lan Nazio Batuen esparruan, hezkuntza-eskubidea sustatzeko?

Nazio Batuen esparruan, giza eskubideei buruzko hainbat erakunde eta agentzia daude; horien guztien helburua nazioarteak onartutako giza eskubideak sustatzea eta babestea da.

  1. Nazio Batuak: Giza Eskubideen aldeko Goi Komisarioa (ACNUDH) da Nazio Batuetan giza eskubideez arduratzen den erakunde nagusia.
  2. UNESCO: Dakarren egindako Munduko Foroan UNESCO (Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundea) izendatu zen Guztiontzako Hezkuntza Programaren koordinatzaile.
  3. UNICEFek (Hautzaroarentzako Nazio Batuen Funtsa) haurren hezkuntza sustatzen du, bereziki neskatoena eta neska nerabeena.
  4. FAOk (Nekazaritza eta Elikaduraren Nazio Batuen Erakundea), UNESCOrekin batera, kalitatezko hezkuntza landa-eremuetara helarazteko lan egiten du –hain zuzen ere, eremu horietan bizi da biztanleria pobrearen %70 inguru.
  5. OMSren (Osasunaren Munduko Erakundea) egiteko nagusia osasunerako hezkuntzan oinarritzen da.
  6. Familia-plangintzako edo sexu-hezkuntzako gaietan UNFPAk (Nazio Batuen Populazio Funtsa) ere laguntzen du. Funts horren programetan, zeharka bada ere, hezkuntza-eskubidea ezinbestean sustatzen da.
  7. LANE: Lana eta hezkuntza koordinatzen dituen erakundea da, lana egitera behartuta dauden haurrei laguntzeko.
  8. PNUD (Garapenerako Nazio Batuen Programa). Giza eskubideak sustatzen laguntzen du; hezkuntza-eskubidea, besteak beste, garrantzia ematen zaion hezkuntzaren kalitateari.
  9. Munduko Bankua egun, Estatuen gardentasuna eta eraginkortasuna areagotzen saiatzen da, hezkuntza-eskubidea betetzeari dagokionez.

Entradas relacionadas: