Hezkuntzaren Aroak: Eskolaren Bilakaera Historikoa

Clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,58 KB

Hezkuntzaren Aroak

Lehen Aroa: Eskolarik Gabeko Gizartea

Bertako ezaugarriak hauek dira:

  • Izaera estatikoa zen, nahiko egonkorra, eta biziraupeneko ekonomiak zituzten.
  • Belaunaldien arteko gizarte aldaketak oso txikiak ziren.
  • Ez zegoen ez eskolik ez irakaslerik. Familia zen hezkuntza ematen zuena.
  • Hezkuntza instituzionala ikasteko aukera gutxi batzuek baino ez zuten.

Bigarren Aroa: Eskola Modernoaren Garaia

Gizarte Aldaketak

  • Ikuskera zientifikoek garrantzia hartu zuten.
  • Indibidualismoa sortu eta hedatu zen.
  • Erregai fosilak erabiltzen hasi ziren industrietan.
  • Makinen sorrera.
  • Ideologia berriak: sozialismoa, liberalismoa.
  • Biztanleriaren hazkundearen hasiera.
  • Familia nuklearren sorrera.
  • Hiritartze prozesua (landa-eremuek garrantzia galdu zuten).
  • Estatu-nazioak agertu ziren (demokrazia hedatu zen).
  • Biziraupeneko lanetik soldatapeko lan industrialerako pausoa.
  • Biztanleak alfabetatzen hasi ziren.

Honek gizarte berri bat ekarri zuenez, familiek ezin izan zuten jada hezkuntzaren oinarri izan. Beraz, familia haurren sozializazioan garrantzitsua izango zen, eta eskola, hezkuntza-eragile bihurtuko zen.

Eskola modernoak kulturaren ezagutza ekarri zuen, eta irakaskuntza publikoa bihurtu zen, balio unibertsalak emanez.

Eskolaren Funtzioak

  • Identitate nazionala sortzea.
  • Kulturaren eta hizkuntzaren homogeneotasuna bermatzea Espainia osoan.
  • Subjektua sortzeko zeregin horretan, hezkuntza-sistemak funtsezko funtzioa bete zuen. Hezkuntzaren bidez, integrazio politikoa gertatu zen, estatu-nazioarekiko atxikimendu-sentimendua eraikiz (horretarako, ikasketa kognitiboa eta afektiboa erabili ziren).

Ordea, honen aurkako Euskal Nazionalismoa sortu zen.

Hirugarren Aroa: Hezkuntza Sistemaren Krisia eta Gizarte Aldaketak

Gizarte aldaketa belaunaldi barnekoa da, hezkuntza sistema modernoaren krisiaren agerpena ekarriz.

Aldaketa Garrantzitsuak

  • Ekonomia kapitalista.
  • Kulturaniztasuna zabaldu zen.
  • Gizabanako asozialerako joera, muturreko indibidualismoa eta nartzisismoa identitateari dagokionez.
  • Erregai fosil ugariren aroaren amaiera.
  • IKT (Informazio eta Komunikazio Teknologiak).
  • Ideologia modernoagoak.
  • Mendebaldeko biztanleriaren zahartzea eta mundu osokoaren hazkundea.
  • Landa-eremuen desagerpena.
  • Mega-hiri erraldoien sorrera.
  • Estatu-nazioa nolabaiteko krisian.

Entradas relacionadas: