Hezkuntzaren Paradigma Kritikoa: Gizartea Eraldatzeko Ikerketa
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,08 KB
B. Paradigma Kritikoa: Ikerketa eta Irakaskuntza
B.4. Nola Ikertu?
- Metodo kualitatiboak erabiliz.
- Ikerketa ez da aseptikoa; ikertzaileek ikertzen duten errealitatea beren balio eta aurreko esperientzietatik interpretatzen dute.
B.5. Zertarako Ikertu?
- Gizarte-errealitate zehatz eta partikular batean dauden erlazio sakonak ulertzeko, eta ulerpen horretatik abiatuta, erabaki praktikoak hartzeko.
- Irakasleok gure praktika eta hausnarketa aztertuz, gelako beharrizanei egokitu diezaiekegu irakaskuntza.
- Garrantzitsuena prozesua da.
B.6. Irakaskuntza
- Irakaskuntza testuinguru zehatz batean garatzen den praktika soziala da, ez da transmisio hutsa.
- Irakasleak erabakiak har ditzake.
- Irakaskuntzan, ezagutzak elkarren artean eta lankidetzan sortu behar dira. Beraz, hezkuntza-sistemaren eta estatuaren arteko erlazioa aldatu nahi da (hala ere, ez du estatuak inposatzen duena kolokan jartzen).
C. Paradigma Kritikoa
C.1. Hurbilketa Orokorra
- Gizarte-kritika, negoziazioa eta emantzipazioa oso garrantzitsuak dira.
- Hezkuntzak teoriarekin eta praktikarekin duen erlazioa aztertzen da, baita gizarteak, politikak, kulturak eta hezkuntzak dutena ere.
- Paradigma honen arabera, hezkuntza gizartearen araberakoa izan behar da, hots, aldakorra.
- Errealitatea gainditu nahi du: ikuspegi honen interesa askatzailea da.
- Oinarrizko ideiak subjektuartekotasuna eta gizarte-eragina dira.
- Errealitatea dinamikoa, ebolutiboa eta elkarreragilea da.
C.2. Zientziari Buruzko Kontzeptua
- Zientzia ezagutzaren ekoizpen demokratikoa da, hau da, esanahiak negoziatuz egiten dena.
- Partaide guztiek eguneroko lana (praktika) aztertu behar dute. Gizartea aldatzen bada, gure praktika ere aldatzen da; beraz, teoria eta praktika banaezinak dira, eta erlazioa dinamikoa da, baita eskolaren eta estatuaren artean ere (politikak, kulturak, etab.).
- Zientzia ez da neutrala; beti daude ideologia eta balioak.
C.3. Zer Ikertu?
- Talde batentzat problematikoa dena edo aurrera egiteko baliozkoa izan daitekeena ikertzen da.
- Gizartearen, estatuaren (politikak, kulturak, etab.) eta eskolatzearen arteko erlazioak ikertzen ditu.
C.4. Nola Ikertu?
- Ikerketak ezin dira neutralak eta objektiboak izan, interesak eta balioak daudelako.
- Ikertzailea ikergaiaren parte da.
- Metodo kualitatibo eta kuantitatiboekin ikertzen da.
C.5. Zertarako Ikertu?
- Testuinguruaren eta errealitatearen arteko erlazioa aldatzeko. Hau da, ikaslea prestatu behar dugu gizartea alda dezan.
C.6. Irakaskuntza
- Irakaskuntza errealitate aldakorra da.
- Gizarteak baldintzatzen duen jarduera da.
- Horrela, irakasleak aldaketarako dinamizatzaileak bihurtzen dira.
- Beste paradigmak gainditzen ditu: gizarte- eta ideologia-mailan murgiltzen delako.