Hezur Ehuna eta Muskulu Ehuna: Egitura eta Funtzioak
Clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,12 KB
HEZUR EHUNA ehun konektibo espezializatua da. Matrize estrazelularra kaltzifikatuta dago, egitura zurrunak eratuz. Hezurrek ornodunen eskeletoaren armazoia osatzen dute, eta eskeletoak gorputzaren pisuari eusten dio, organoak babestu eta muskuluak sartzeko oinarriak eratzen ditu. Kaltzioaren eta beste mineral batzuen biltegia ere bada. Hematopoiesian hartzen du parte, hau da, odol zelulak sorrarazten dituzte, higatu eta suntsitu egiten direnak ordezteko. Zelula nagusiak osteoblastoak dira. Zelularteko substantziaren osagaiak sintetizatzen dituzte, matrize glukoproteiko organikoa eta zuntzak. Matrizea jalki ahala kaltzio mineralez busti eta gogortu egiten da. Osteoblastoak matrize zurrun batean geratzen dira harrapatuta, orduan osteozito esaten zaie. Zelularteko substantzia mantentzeaz arduratzen dira.
MUSKULU EHUNA uzkurduran espezializatutako zelulez osatuta dago. Muskulu ehun eskeletikoa: borondatezko mugimendua duten muskulu guztien egitura osatzen du, muskulatura orokorra, eskeletoaren mugimendua eragiten duena. Mihiaren eta begi globoen mugimendua. Zelula oso luzeak eta zilindro itxurakoak dira. Zitoplasma aktina eta miosina molekula proteikoz beteta dago. Miozuntzexka egiturak sorrarazten dituzte. Hauek gainjarri egiten dira muskulu ildaskatua sortuz. Muskulu ehun lisoa: hainbat organoren osagarri muskularra da, hala nola digestio aparatuarena, umetokiarena eta odol hodiena. Nahi gabe uzkurtzen dira, nerbio sistemak eta hormonek eraginda. Itxura fusiformea dute, mutur meheak eta nukleo bakarra zelula erdian. Ez dute itxura ildaskatua, aktina eta miosina ez baitaude antolatuta eta ordenatuta. Muskulu ehun kardiakoa: bihotzaren hormak eratzen ditu. Uzkurdura erritmiko eta jarraituan espezializatua. Nerbio sistemak arautzen du uzkurduraren erritmoa, organismoaren oxigeno eta mantenugai beharrei erantzuteko. Aktina eta miosina antolatuta daude. Zilindro itxura eta mutur adarkatuak dituzte. Adarrak elkarri lotuta daude, disko artikular lotura bidez. Sare zelular bat eratzen dute: uzkurduraren estimulua berehala hedatzen da saretik. Nukleo bat, gehienez bi, eta mitokondrio asko dituzte.