Hezur-muina, Leuzemia eta Bihotzaren Anatomia
Clasificado en Biología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,34 KB
1. Hezur-muina eta immunitate-sistema
Hezur-muina hezur luze eta lauen barrualdeko ehuna da, eta bere funtzio nagusia odol-zelulak sortzea da, hau da:
- Eritrozitoak: globulu gorriak.
- Leukozitoak: globulu zuriak.
- Plaketak.
Leukozitoak immunitate-sistemaren defentsa-zelulak dira: infekzioak eta patogenoak aurkitzen eta suntsitzen dituzte.
2. Leuzemiaren sintomak eta zergatiak
Sintoma ohikoak:
- Nekea: anemia dela eta.
- Ubeldura errazak edo odoljarioak: plaketak gutxitzen direlako.
- Infekzio errepikakorrak: leukozitoen funtzio txarragatik.
- Sukar iraunkorra.
- Adenopatiak: gongoil handituak.
- Hortzetako hantura edo odoljarioak.
Zergatik agertzen dira ubeldurak eta nekea?
Hezur-muinak zelula "defektuozoak" sortzen dituelako eta ez duelako zelula osasuntsu nahikorik ekoizten.
3. Diagnostikoa eta leuzemia mota
Proba diagnostikoak baieztatzeko
- Odol-analisia (hemograma osoa): leukozito altuak edo baxuak, anemia eta plaketopenia ikusteko.
- Hezur-muineko aspirazioa: diagnostiko nagusia.
- Azterketa zitogenetikoak: kromosoma-aldaketak bilatzeko.
- Biopsia: hezur-muinaren egitura baloratzeko.
Leuzemia mota
Sintometan oinarrituta (adin gaztea, adenopatiak, sukarra eta ubeldurak), Leuzemia Linfoblastiko Akutua (LLA) da probableena. Gazteetan ohikoena da eta sintomatologia azkar agertzen da.
4. Tratamendua eta bizimodu aldaketak
Tratamendu aukerak
- Kimioterapia: oinarrizko tratamendua.
- Immunoterapia: CAR-T zelulak eta antigorputz monoklonalak.
- Hezur-muinaren transplantea: kasu larri edo errepikakorretan.
- Kortikoideak: zelula gaiztoak murrizteko.
- Laguntza-tratamenduak: odol-transfusioak, antibiotikoak, lisi tumoralaren prebentzioa eta isolamendua infekzio-garaian.
Zer aldatu behar du Carlosek?
- Elikadura orekatua: proteinak, barazkiak eta frutak jatea.
- Lo-ordu egokiak edukitzea.
- Estresa kontrolatzea.
- Infekzio-iturriak saihestea: immunitate ahula duelako.
- Ariketa arina egitea, ahal den neurrian.
- Alkohola eta tabakoa baztertzea.
5. Test: Bihotzaren anatomia
- Zein da, gutxi gorabehera, giza bihotzaren pisua? 290 g.
- Non kokatzen da bihotza batez ere? Toraxaren erdian, eskuineko birikaren eta ezkerreko birikaren artean (ezkerrerago).
- Zein bihotz-geruza da ponpaketa-ekintzaz arduratzen den ehun muskular kardiakoa? Miokardioa.
- Zergatik da miokardioa lodiena ezkerreko bentrikuluan? Ezkerreko bentrikuluak indar handiagoa egin behar duelako odola gorputz osora bidaltzeko aortaren bidez.
- Bihotz-barrunbeak estaltzen dituen mintz endoteliala zein geruza da? Endokardioa.