Hezurrak, Tendoiak eta Giharrak: Egitura eta Funtzioak

Clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,86 KB

Hezurrak: Egitura eta Funtzioak

Hezurren funtzioak

  • Bizi-egituren babesa: Garezurrak burmuina babesten du; saihets-hezurrek bihotza eta birikak, etab.
  • Gorputzaren euskarria: Bizkarrezurra enborraren euskarri nagusia da.
  • Mugimenduaren oinarri mekanikoa: Mugitzeko, giharrek hezurretatik tiratzen dute, eta hori da gure mugimenduen oinarria.
  • Hematopoiesia: Odol-zelulak hezur-muin gorrian fabrikatzen dira.
  • Gatzen biltegia: Kaltzioa, fosforoa eta magnesioa, batez ere.

Hezurraren egitura mikroskopikoa

a) Hezur-ehunaren osagaiak

  • Zelula mota desberdinak: (osteozitoak, osteoblastoak eta osteoklastoak).
  • Zelulen arteko substantzia:
    • Matrize organikoa (oinarrizko substantzia, kolageno-zuntzak).
    • Matrize inorganikoa (kaltzio-kristalak).

b) Hezur-ehun motak

Hezurretan bi hezur-ehun mota aurki ditzakegu:

  • Hezur-ehun trinkoa: Kanpoaldeko geruza da.
  • Hezur-ehun arola: Barnealdeko geruza da. Ehun solidoz osatuta dago, eta bertan kaltzifikatu gabeko hutsune batzuk agertzen dira. Hauek hezur-muinez beteta daude (gorria edo horia).
    • Hezur-muin gorria: Bertan sortzen dira odol-zelulak (globulu gorriak, globulu zuriak...). Hezur luzeen epifisietan eta hezur lau batzuetan ere aurkitu daiteke.
    • Hezur-muin horia: Adipozitoz eta hematiez osatuta. Hezur luzeen diafisian kokatzen da.

Tendoiak

Tendoiak kolore zuriko ehunak dira, eta horien eginkizuna giharra hezurrari lotzea da. Giharra hezurrari lotzen zaion gunea kordoi itxurakoa ez denean, zabalagoa eta zapala baizik, tendoiak aponeurosi izena hartzen du.

Giharrak

Giharren helburua gorputzari mugimendua eman eta kontrolatzea da, uzkurtzeko ahalmena baitute. Uzkurtze hau gihar-zuntzen bidez egiten da. Gihar-zuntz hauek faszikuluetan batzen dira, eta faszikuluak, era berean, batu egiten dira, muskulua eratuz.

Giharren funtzioak

  • Gorputzaren mugimendua.
  • Beroa sortzea. Gorputz-beroaren %40 ekoizten dute.
  • Gorputzaren jarrera mantentzea.

Giharren sailkapena

Mugimenduaren arabera

  • Errotadoreak, gihar lisoa, kardiakoa eta eskeletikoa.

Zuntz motaren arabera

GIHAR LISOA
Uzkurdura ez-borondatezkoa. Odol-hodi eta organoen barrunbeak babesten ditu. Adibidez: digestio-hodiaren barneko aldean.
GIHAR KARDIAKOA
Ildaskatua da itxuraz eta uzkurdura ez-borondatezkoa du. Adibidez: bihotzeko muskulua.
GIHAR ESKELETIKOA
Uzkurdura borondatezkoa du. Eskeletoari itsatsita dagoena da. Adibidez: trizepsa, kuadrizepsa.

Entradas relacionadas: