Hidraulika: Oinarriak eta Osagaiak

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,2 KB

1. Hidraulikaren Oinarri Fisikoak

Oinarrizko Ezagutzak

Fabrikazio eta produkzio zentro modernoetan, sistema hidraulikoak erabiltzen dira. Hidraulika presiopean dauden fluidoez baliatuz indarrak eta higidurak sortzea da. Energia presiopeko fluido hauen bidez transmititzen da.

Aplikazio-Eremuak

Hidraulikaren aplikazio-eremu nagusiak hauek dira:

  • Era guztietako produkzio eta muntai makinak.
  • Garraiabideak.
  • Garraio eta jasotze-tresneria.
  • Prentsak.
  • Injekzioz moldeatzeko makinak.
  • Jasogailuak.
  • Eraikuntzarako makinak (Iraulgailuak, pala mekanikoak, karga-plataformak).
  • Nekazaritzarako makinak.

Teknologia Alternatiboak

Hidraulikaz gain, badaude indarrak, higidurak eta aginte-sistemetan seinaleak sortzeko gai diren beste teknologia batzuk:

  • Mekanika
  • Elektrizitatea
  • Pneumatika

Abantailak

  • Indar handiak dimentsio txikiko elementuen bidez transmititzen dira. Horrek errendimendu handia dakar.
  • Kokapen zehatza.
  • Zerotik karga maximoaz abiatzen da.
  • Higidurak homogeneoak eta kargarekiko independenteak dira; fluidoak ia ez baitira konprimatzen, eta gainera balbulen bidez erregula baitaitezke.
  • Lan eta konmutazio leunak.
  • Aginte eta erregulaziorako ezaugarri onak.
  • Baldintza termiko aproposak.

Desabantailak

  • Ingurugiroa poluitzea olio-ihesaren ondorioz (istripu- eta sute-arriskua).
  • Zikinkeriarekiko sentikortasuna.
  • Presio altuek eragindako arriskua (zorrotada ebakitzaileak).
  • Tenperaturarekiko menpekotasuna (biskositate-aldaketa).
  • Errendimendu-maila mugatua.

2. Unitate Hidraulikoa

Energia hornitzeko unitateak sistema hidraulikoak behar duen energia ematen du. Unitatearen osagaiak hauek dira:

  • Motorea.
  • Ponpa.
  • Presioa mugatzeko balbula.
  • Akoplamendua.
  • Depositua.
  • Iragazkia.

Likido Hidraulikoak

Hainbat Eskakizun

Likido hidraulikoek hainbat funtzio bete behar dituzte:

  • Presioa transmititu.
  • Ekipamenduen alderdi higikorrak labaindu.
  • Hoztea, hau da, energia-transformazioan (presio-galeran) sortutako beroa kanporatu.
  • Presio-puntek sortutako dardarak moteldu.
  • Korrosioaren aurka babestu.
  • Urradurazko partikulak deuseztu.
  • Seinaleak transmititu.

Su Hartzeko Arrisku Handiko Aplikazioak

Aplikazio hauetan, likido bereziak (nekez su hartzen dutenak) erabili ohi dira:

  • Meagintzan.
  • Presiozko galdaketazko makinetan.
  • Forjarako prentsetan.
  • Zentral elektrikoetako turbinak erregulatzeko sistemetan.
  • Burdingintzako zentroetan.
  • Ijezketa-trenetan.

Likido-Taldeak eta Sailkapena

Bi likido-talde nagusi daude: olio hidraulikoak eta nekez su hartzen dutenak.

Olio hidraulikoak DIN 51524 eta 51525 arauen arabera, hiru taldetan sailkatzen dira:

  • HL olio hidraulikoa.
  • HLP olio hidraulikoa.
  • HV olio hidraulikoa.

Oharra: H letrak olio hidraulikoa dela esan nahi du.

Entradas relacionadas: