Hidroterapia: Bainu motak, onurak eta kontraindikazioak

Clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,04 KB

11 Bainu partzialak

Gorputzaren zati bat uretan sartzean gertatzen da, non ura barealdian edo mugimenduan dagoen. Efektu termiko eta mekanikoek estimulazio mekanikoa larruazalera transmititzen dute. Hainbat mota bereizten dira:

a) Mobilizazio tankeak

Forma desberdinetako tankeak dira, forma desberdineko bainuak ahalbidetzen dituztenak, eta batez ere errehabilitazio tekniketan erabiltzen dira. Horrela, fisioterapeutak erraztasun handiz heldu dezake, uraren propietateak erabiliz. Bainuaren tenperatura patologiaren arabera desberdina da, baina 36-38ºC artekoa izaten da normalean.

b) Korridore bideak

Sakontasun desberdineko bideak dira, non itxurazko pisu minimoa aprobetxatuz martxa berrezten duten.

c) Gorputz-adarreko bainuak: manilubioak eta pedilubioak

  • Bainu hotzak (15-25ºC):
    • Manilubioak (eskuetarako): eragin lasaigarria dute bihotz-jardueran.
    • Pedilubioak (oinetarako): sukar egoeretan ekintza antipiretikoa daukate.
  • Bainu beroak (37-42ºC):
    • Manilubioak eta pedilubioak: muskuluetan analgesikoak eta lasaigarriak dira.
  • Txandakakoak (batez ere gorputz-adarretan):
    • Mutur bihurdurak arintzen dituzte.
    • Zirkulazio lokala eta orokorra hobetzen dute.
    • Organismo guztia tonifikatzen dute.

d) Jarleku bainuak

Bainera berezietan ematen dira, sabelaren behekaldea, pelbisa eta izterren zati proximalak uretan murgilduz. Bainu hotzek hiperemia erreaktiboa sortzen dute eta idorreria, hemorroideak eta umetoki-inboluziorako aproposak dira.

e) Hiru laurdeneko eta bi laurdeneko bainuak

Jarleku bainuen antzeko jarduerak dituzte.

Gehigarri bidezko bainuak

Gehigarrien bidezko bainuek, propietate termiko eta mekanikoez gain, beste propietate batzuk gehitu nahi dizkiote urari, gehitutako substantzien ondorioz.

Gehigarri gaseosoak

Gehien erabiltzen diren gasak oxigenoa, ozonoa eta gas karbonikoa dira. Eragin hipotentsorea ematen dute, hurrenez hurren, lasaigarriak, erlaxagarriak eta trofismo zelularra hobetzen dute.

  • Ozonoa: desinfektatzailea da.
  • Gas karbonikoa: basodilatazioa eragiten du. Gainera, larruazalean xurgatzen da arnasbideetatik eta azaletik.

Gatz mineralen bidezko bainuak

Uretan gatz mineralak gehitzen dira, beren ezaugarriak emateko helburuarekin. Gatzen artean, maiztasun handiagoarekin gehitzen den gatzetako bat sodio kloruroa da, zeinaren helburua talasoterapiak eragindako efektuak imitatzea den.

Olio esentzialen bidezko bainuak

Ur bainuetara olio esentzialen tanta batzuk gehitzen dira, tenperatura axolagabe batean.

Apar bainuak

Aparra disoluzio xaboidun bat gehituz prestatzen dira. Zirkulazio periferikoan efektu bereizgarria daukate eta nerbio-bukaeretan lasaigarritasuna sortzen dute.

Landare eta algen estraktuen bidezko bainuak

Estraktu mota asko ezagutzen dira, bakoitzak eragin espezifiko bat duena.

Erabilera energetikoa duten bainuak

Ez dira oso erabiliak, baina energia desberdinak erabil daitezke bainuetan, bainu galbanikoak eta ultrasoinuen bidezko bainuak sortuz.

  • Bainu galbanikoak: Bainuan bi elektrodo, bata bestetik bananduta, sartzean prestatzen dira, korronte galbaniko bat sortuz. Efektu trofikoak dauzkate, hantura-kontrakoak eta zirkulazio-bizigarriak.
  • Ultrasoinuen bidezko bainuak: Substantzia desberdinen larruazaleko xurgapena laguntzeko erabiltzen dira.

Balneazioaren kontraindikazioak

Balneazio teknikak prozesu onkologikoetan eta egoera terminaleko gaixotasun kronikoetan kontraesanda daude. Baita ere infekzio zorrotzetan, sukar egoeretan, neke organiko larrietan eta gaixotasun psikiatriko larrietan. Gainera, balneazio teknikak emateko orduan, norbanakoaren sentikortasuna kontuan hartzea beharrezkoa da. Uraren tenperaturari arreta berezia jarri behar zaio; pertsona hipotentsoentzako bainuak ez dira oso beroak egon behar eta pertsona hipertentsoentzako ur mesotermala erabili behar da, tenperatura kontraste handiak saihestuz.

Entradas relacionadas: