Hidroterapia eta Dutxen Mota Desberdinak

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,76 KB

Dutxak: Presiopeko uren aplikazioak dira, tenperatura aldakorra da, eta zorrotada zatikatuta dago. Zorrotadak: Zulo bakarretik datorren ura aplikatzen da teknika honetan, eta presio zein tenperatura jakin batzuekin ematen da pertsonaren azalean.

X

Zorrotadak

Dutxak

Uraren irteera

Bakarra (Mahuka)

Anizkoitza (Eskutokia/Alkatxofa)

Pertzepzio efektua

Gehiago

Gutxiago

Gainazala

Gutxiago

Gehiago

Profesionala

Bai

Ez (Estatikoa)

Presio gabeko hidroterapia erabilerak: Konpresak, estalkiak, ikuzketak edo garbiketak, konpresa beroak, isurpen-zorrotadak:

  • Hainbat tenperaturan ura isurtzen da azalean.
  • Ur hotza sarriago.
  • Gehienez 3/5 minutu aplikatu.
  • Masajea edo igurtse industriak.
  • Zutik, esenta, etzanda bezeroari botatzen zaio ura (20-60cm altueratik).


Dutxa eskoziarra: Tenperatura hotzak eta beroak konbinatzen dituen dutxa arrunta da, dutxa bitermikoa deritzoguna. Dutxa hotza: Ura 26 eta 31 gradu zentigradu artean dago, eta dutxak laburra izan behar du, gehienez, 8’ eta 1' bitartekoa. Bizigarria da, eta biziagoa da dutxaren aurretik izerditzeko metodoren bat erabili bada, esaterako, gimnasia, bizikleta estatikoa, sauna edota masajea. Dream Shower: Dutxa oso sofistikatua. Spa eta curhoteletan erabiltzen dira. Argi, intentsitate eta koloreetan aldakorrak dira. Lurrun esentzia barreiatzaileak. Jet-zorrotada: Uraren irteeratik 3 metrora kokatzen da eta pertsonaren gorputz atalaren gainean perpendikularki aplikatzen da. Heldutokia agente batek kontrolatzen du, presioa eta tenperatura aldatuz, daukan helburua eta pertsonaren sentikortasunaren arabera. Dutxa horizontala: "Masaje-dutxa" edo "Vichy dutxa" ere esaten zaio. Kabinan jartzeko interesgarriena da, ohiko euri-dutxaz gain, jakina. Hainbat buru dituen hodi-dispositibo batetik ateratzen da ura, eta zorro-tada horien presioa, tenperatura eta norabidea hauta daiteke. Bezeroak ohatila batean etzaten dira, zorrotada horien azpian, eta masajea egiten zaie dutxa ematen zaie bitartean; horrez gain, peloterapia, paralokatzak, parafinak edo bestelako landare-kosmetikoak eman dakizkieke, trata-menduak eskatzen dutenaren arabera: aukeratutako masajearen edo drainatzearen ondorioak gehituko zaizkie dutxaren eraginei, baita dutxa mota horrek eragindako erlaxazioa ere. Saunaren urratsak:

  1. Bero-edo sauna-bainua: Biluzik edo eskuoihal batekin bankuan kokatzen da, eserita edo etzanda, ahoz gora eta erlaxatuta. Beheko bankuan egokituta dagoenean, tenperatura altuena duen hurrengora igo daiteke. 8 minututik 15 minutura.
  2. Hozte-fasea: Teknikak intentsitatearen arabera: aire freskoa dagoen pasealekua, izotz xehatua, presiorik gabeko zorrotada hotza eta bainu osoa.
  3. Atsedenaldia: Atsedenaldia 20 minututik beherakoa ez izatea komeni da. Edari isotonikoak edo zuku naturalak hartzen dira. Atsedenaldia igarota, saunara berriro sar daiteke eta prozesua errepikatu, gehienez hiru aldiz. Ziklo bakoitza saunan denbora gutxiagokoa da.
  4. Irteera-fasea: Atseden zikloak bukatuta.


Lurrun-berogailu eta bainuak: Hidro eta termoterapia nahasten dituzte, hezetasunez asetako giroa sortzen baitute eta ur-lurruna baita beroa transmititzen duena. Bainuak hartzeko tokiak tamaina desberdinekoak dira; portzelanazko eta azulejozko paretak dituzte; harmailak dituzte, non zenbat eta gorago egon, tenperatura altuagoa izango da eta lurzoru berezia daukate, ez irristatzeko. Argia baxua egon behar da. Teknika hauek 10-20 minutuetan egin behar da. Lurrun bainuetan hezetasuna %100 inguruko da eta 39 eta 45ºC artekoa. Termetan hezetasuna %60-65 ingurukoa da eta 50 eta 55ºC artekoa. Egia/Gezurra:

  1. Lurrun-bainuetan lortzen diren tenperaturak saunetan lortzen direnak baino handiagoak dira, baina termetan lortzen direnak baino txikiagoak. Gezurra. Lurrun-bainuetan saunetan eta termetan baino tenperatura baxuagoak erabiltzen dira. Sauna > Terma > Lurrun bainua.
  2. Presiorik gabeko zorrotadetan, bi gauza nabarmenduko dira: Hotz-sentzasioa eragin behar da bezeroengan eta tratatuko den azala erreakzionatzeko behar duen gaitasunak ez da aztertu behar. Egia.
  3. Dutxa beroak laburrak direnean lasaigarriak eta laburrak dira eta bizigarriak luzeak direnean. Gezurra. Dutxa beroak luzeak direnean lasaigarriak dira, eta bizigarriak laburrak direnean.
  4. Lurrun-bainuak bereziki egokiak dira larruazal normal eta lehorretarako. Egia.
  5. Presio eta tenperatura baldintza berdinetan, zorrotadek dutek baino zentzumen-hartzaile gehiago estimulatzen dituzte. Gezurra. Dutxak, zorrotadak baino zentzumen-hartzaile gehiago estimulatzen dituzte.

Entradas relacionadas: