Higadura eta Meteorizazio Prozesuak: Kostaldea, Basamortuak eta Glaziarrak
Clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,07 KB
Higadura Motak
Higadura Eolikoa
Deflazio eolikoa: Haizearen indarraren ondorioz partikula xeheak harrotzean eta garraiatzean edo lekualdatzean egindako higadura. Adibidez, harrizko basamortuak eta oasiak sortzen dira.
Abrasio eolikoa: Haizeak garraiatzen dituen klastoek arroken kontra talka egitean materialak erauzten dituzte. Behealdetik garraiatutako klastoen tamaina handiagoa denez, urradura ere handiagoa da eta, horregatik, arrokek itxura berezia hartzen dute. Adibideak:
- Arroka oindurak
- Inselberg-ak: higaduraren ondorioz basamortuan geratzen diren mendikate hondarrak.
Eremu idorretako paisaia elementuak
- Harrizko basamortua: Deflazio eolikoaren ondorioz sortzen da. Haizeak garraio selektiboaren eta depresioaren bidez eratzen du.
- Zutabeak: Abrasio eolikoaren bidez sortuak. Mendikatearen hondakinak dira. Adibidez, hareazko basamortuak eta dunak.
- Arroka oindurak: Abrasio eolikoaren bitartez sortuak. Haizeak garraiatzen dituen partikulek arroka handienak higatzen dituzte behetik; beraz, higadura handiagoa da.
- Loessa: Haizeak garraiatutako eta sedimentatutako buztin eta limoz osatutako lautada oso emankorra.
Meteorizazio Motak
Fisikoa (termoklastismoa), intentsitatearen eta partikulen tamainaren arabera.
Basamortuetako elementu bereziak
Oasiak: Basamortuetan agertzen diren berdegune isolatuak. Deflazioaren bitartez lurpeko urak azaleratzen direnean sortzen dira.
Dunak: Eremu idorretan, haizeak garraiatutako hareazko metaketak edo harea-muin mugikorrak.
Kostaldearen Modelaketa Ur Mugikorraren Eraginez
Olatuak: Haizeak azaleko ur partikuletan egindako higadurari esker sortutako uhinak.
Itsasaldiak: Ur masaren goranzko eta beheranzko mugimendu periodikoak.
Itsaslasterrak: Haizearen norabidea kostaldearekiko zeiharra denean sortzen diren azaleko ur mugimenduak.
Olatuen Ekintza Itsaslabarrean
- Olatuek egindako higadura.
- Itsaslabarraren oinarriaren zulaketa.
- Hegalkinaren eraketa.
- Hegalkinaren hondoratzearen ondorioz, itsaslabarraren atzerapena gertatzen da.
- Urradura-plataforma eratzen da.
Urradura Plataforma
Olatuek itsaslabarraren oinarria higatzen dute, zuloak (haitzuloak) eginez. Denborarekin, hegalkina sortzen da, gero eta ezegonkorragoa izango dena, eta azkenean erori egingo da pisuagatik. Horren ondorioz, itsaslabarra atzera egingo du.
Urradura plataforma: Itsaslabarraren azpian dagoen malda gutxiko eremua, agerian geratzen dena itsasbeheretan, itsaslabarraren atzerapenaren ondorioz.
Glaziarrak
Glaziarra: Elurra metatu eta izotz bihurtzearen ondorioz eratutako izotzezko jario-masa. Izotz masa mugikorrak dira. Mendi handi tontorretan eta poloetan kokatutako izotz-masa handiak eta mugikorrak dira, elurraren metaketaren ondorioz sortutakoak.
Glaziar Mota Nagusiak
- Alpetar glaziarra: Goi-mendietan, latitude erdiko eskualdeetan, baina altitude handiko mendikateetan.
- Inlandsisak: Poloetan, izotz masa handiagoa, latitude handiko eskualdeetan. Adibidez: Kanada, Siberia, Groenlandia.
Glaziarraren Atalak
- Goiburua: Elurra metatzen den lekua.
- Glaziarraren mihia: Maldan behera jaisten den izotz masa.
- Glaziarraren ablazio-gunea: Glaziarra urtzen den tokia.
Irudiaren Deskribapena
- Ertzak: Tontorrean agertzen diren bazter zorrotzak.
- Horn (adarra).
- Haran zintzilikatuak.
- Haran glaziarra: Izotz masaren higaduraren ondorioz sortutako U itxurako harana.
- Ibonak: Glaziar jatorriko aintzirak.
Glaziarretako Prozesuak
Garraioa: Izotz masaren gainean, izotz masaren behean, edo harri artean, hondotik.
Sedimentazioa: Bat-batekoa.
Termino Espezifikoak
Moreak: Glaziar jatorriko sedimentuek eratutako materialak.
Till: Glaziarrak garraiatzen dituen sailkapenik gabeko sedimentuak.
Fiordoa: Latitude altuetako itsasoko urez estalitako antzinako haran glaziarrak.
Itsasadarrak: Lehorrean, ibai-haranean sartzen den itsas zatia.
Hartxindagia: Eremu periglaziarreko mendi oinetan (magaletan) gertatzen den gelifrakzioaren ondorioz eratutako harri zati metaketa.
Periglaziarra: Klima glaziarren eta klima epelagoen arteko trantsizio-zonak.