Higidura: Definizioak, Magnitudeak eta Ekuazioak
Clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,39 KB
Gorputz bat, denboran zehar gorputz batean posizioa aldatzen badu, gorputza higitzen dela esaten dugu. Higidura erlatiboa da, behatzailearen arabera desberdina izan daitekeelako.
Higidura
Gorputz bat higitzen dela esaten dugu erreferentzia-sistemarekiko haren posizioa denbora igaro ahala aldatzen bada. Horregatik esaten da higidura erlatiboa dela. Erreferentzia-sistema finkoa dela esaten da, baina errealitatean hori ez da gertatzen, lurra mugitzen baita.
Posizioa
Une bakoitzean higikaria dagoen puntua. Definitzeko, erreferentzia-sistema behar dugu.
Erreferentzia-Sistema
Koordenatu-sistema da. Hiru mota daude:
- Dimentsiobakarrak (x edo y ardatza)
- Bidimentsionalak (x,y ardatzak)
Ibilbidea
Higikari baten posizio guztiak lortzen baditugu, sortzen den lerroa ibilbidea da.
Posizio-Bektoreak
Erreferentzia-sistemaren jatorrian sortzen da eta higikariak une jakin batean duen posizioari dagokion puntuan amaitzen den bektorea da.
Magnitude Eskalarra
Zifra bakar batez, dagokion unitatearekin lagunduta, guztiz definituak daudena.
Magnitude Bektorialak
Definitzeko, bektore bat eta unitate bat behar ditugu.
Bektoreen Ezaugarriak
- Modulua: Bektorearen luzeraren zenbakizko balio absolutua.
- Norabidea: Geziari eusten dion lerroa.
- Noranzkoa: Geziak adierazten duena.
Desplazamendu-Bektorea
Higiduraren abiapuntuan hasten den eta amaierako puntuan amaitzen den bektore bat da.
Egindako Espazioa
Ibilbidearen gainean neurtzen da. Magnitude eskalarra da. Beti positiboa da.
Batez Besteko Abiadura (BBA)
Ibilbidearen zati bat egiteko erabili dugun denbora neurtzen du.
Topaketak
Noranzko ez-berdin duten bi higikari non eta noiz elkartzen diren.
Jasarprenak
Bi higikarien noranzko berdina da baina baten abiadura bestea baino handiagoa da, eta ondorioz elkartuko dira.
Azelerazioa
Denbora-unitateko gertatzen den abiadura aldaketa adierazten du.
Abiadura
Higikari baten mugimendu lastertasuna neurtzen duen magnitudea da.
Desplazamendua
Higikari baten hasierako posizioaren eta bukaeraren arteko distantziarik laburrena.
Higidura Bertikala
Higikaria ardatz bertikalean higitzen denean grabitatearen ondorioz HZUA mota bat da, non azelerazioa beti grabitatearen azelerazioa izango du.
(HZU):
- Abiadura: v = ∆x = (x - x₀) / t (m/s)
- Espazioa: s = v(t - t₀)
- Posizioa: x = x₀ + v(t - t₀) (m)
- Desplazamendua: ∆x = x - x₀ (m)
(HZUA):
- Azelerazioa: a = ∆v / ∆t = (v - v₀) / (t - t₀)
- Abiadura: v = v₀ + a(t - t₀)
- Posizioa: x = x₀ + v₀(t - t₀) + ½ a(t - t₀)²
- Espazioa: v₀t + ½at²
- Larrialdietarako ekuazioa: v² - v₀² = 2a•s
Grabitatea: g = -9.8 m/s²
- Posizioa (bertikala): y = y₀ + v₀(t - t₀) + ½g(t - t₀)²
- Abiadura (bertikala): v = v₀ + g(t - t₀)
HZRU (Higidura Zirkular Uniformea):
- Espazio lineala: s = v•t
- Abiadura lineala: v = s/t
- Espazio angeluarra: φ = ω•t
- Abiadura angeluarra: ω = φ/t
3 bira * (2π rad / 1 bira) = ...
srpm = 5 bira/min * (2π rad / 1 bira) * (1 min / 60 s)