Higidura Harmoniko Sinplea: Definizioa eta Adibideak

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,16 KB

1. Higidura Harmoniko Sinplea. Adibideak. Ekuazioa. Magnitudeen Definizioa. Abiaduraren eta Azelerazioaren Ekuazioak

HHSren ezaugarri orokorrak

  • Higidura periodikoa (periodoa).
  • Higidura bibrakorra edo oszilakorra (oreka-posizioa).

Higidura harmoniko sinplearen ekuazioak

x = A·sin ( ωt + φ0)

Berariazko magnitudeak definitzea:

  • Bibrazioa edo oszilazioa
  • Oszilazio-zentroa
  • Elongazioa
  • Anplitudea
  • Periodoa
  • Maiztasuna
  • Pultsazioa
  • Desfasea (uhin harmonikoaren ezaugarri nagusiak irudi txiki batean adieraztea).

Abiaduraren eta azelerazioaren ekuazioak

Abiaduraren eta azelerazioaren ekuazioak ondorioztatzea, eta bi magnitude horien gutxieneko eta gehieneko balioak kalkulatzea.

Higidura Harmoniko Sinplea

Partikula batek higidura periodikoa duela esaten dugu, denbora-tarte konstante bat pasatu ondoren bere aldagai zinematikoak (posizioa, r, abiadura, v, eta azelerazioa, a) errepikatu egiten direnean. Denbora tarte horri periodoa deritzo. Ad: Higidura zirkular uniformea HZU.

Partikula batek higidura bibrakor edo oszilakorra burutzen duela esaten dugu, denbora tarte berdinetan bere aldagai zinematikoen balioak errepikatuz bere oreka-posizioaren inguruan alde batera eta bestera desplazatzen ari denean. Ad: pendulua edo puntu finko batetik lotuta dagoen malguki bati lotutako masa.

Gorputz batek ibilbide zuzen batean egiten duen higidura higidura oszilakorra harmoniko sinplea (HHS) dela esaten dugu baldintza hauek betetzen badira:

  • Higidura, periodikoki aldatzen den erakarpen indar erresultante batek eragiten badu.
  • Indar hori posizio bektorearekiko proportzionala bada.
  • Indar horren jatorria oreka-puntuan edo oszilazio zentroan badago.
  • Indar horren noranzkoa desplazamenduaren aurkakoa bada.

Hooke-ren legea: F = -Kr = -Kxi

HHS-ren Magnitudeak

Bibrazioa edo oszilazioaAldagai zinematikoak errepikatzen direneko partikularen joan-etorri osoa.
Oszilazio- zentroa, OHigitzen ari den partikulak lorturiko muturreko bi posizioen arteko erdiko puntua.
Elongazioa, xAldiune bakoitzean partikula eta oszilazio-zentroaren arteko distantzia.
Anplitudea, AElongazioaren balio maximoa.
Periodoa, TPartikulak oszilazio osoa burutzeko behar duen denbora.
Maiztasuna, fDenbora-unitatean egindako oszilazio kopurua da. Periodoaren alderantzizko magnitudea da. (f= 1/T) SI sistemako unitatea hertz-a da (Hz), eta 1Hz = 1s-1.
Fasea, ωt + φ0Gorputzaren bibrazio egoerak zehazten duen angelua da. Radianetan neurtuta (rad). φ0 hasierako fasea da.
Pultsazioa, ωMaiztasun angeluarra: denbora unitatean egindako fase aldaketa da (rad/s). ω = 2πf

Entradas relacionadas: