Higidura eta Indarrak: Fisikaren Oinarriak
Clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,33 KB
HIGIDURA ETA INDARRAK: Fisika fenomeno fisikoak aztertzen dituen zientzia da. Objektu bat neurtzea oinarri hartzen dugun kantitatearekin alderatzea da.
Unitateen Nazioarteko Sistema gehien erabiltzen den unitate sistema da. Zazpi oinarrizko unitate ditu, oinarrizko magnitudeak neurtzeko erabiltzen direnak.
Oinarrizko magnitudeak kalkulurik egin gabe zuzenean neurtzen diren magnitudeak dira.
Magnitude eratorriak, orrenbestez, oinarrizko magnitudeen arteko eragiketa matematiko batetik edo gehiagotik sortutako magnitudeak dira.
12756000 m = 1,2756 · 107 m
0,000015 m = 1,5 · 10-5 m
Higidura
Higidura: Aztertzen duen fisikaren atalari zinematika esaten zaio.
Elementu finko horien multzoari erreferentzia-sistema esaten diogu, eta higitzen den elementua higikaria da.
Higiduraren Elementuak
Higiduraren elementuak:
- Posizioa: Higikariak erreferentzia-sistema bati dagokionez espazioan duen lekua da.
- Ibilbidea: Higikariaren higidurako puntu guztiak lotzen dituen lerroa da.
- Denbora: Higikariak distantzia jakin bat egiteko behar duen denbora da.
- Distantzia: Higikariak posizio batetik bestera egiten duen luzeera da.
- Abiadura: Higikariak denbora-unitatean egiten duen distantzia da.
- Aldiuneko abiadura: Une jakin bateko abiadura da.
- Batez besteko abiadura: Aldiuneko abiadura guztien batez bestekoa da.
Azelerazioa eta Higidura Uniformeki Azeleratua
Azelerazioa: Higikariak denbora-unitateko duen abiadura-aldaketa da.
Higidura uniformeki azeleratua duen higikariak baldintza hauetan betetzen ditu:
- Ibilbide zuzenean higitzen da.
- Azelerazio konstantea du.
Indarrak
Indarrak: Dinamika da indarrak aztertzen dituen fisikaren atala.
- Geldirik dauden gorputzak higiduran jartzeko.
- Higikarien abiadura aldatzeko, higikaria azeleratuz edo balaztatuz.
- Higikariaren ibilbidea aldatzeko.
- Gorputzak deformatzeko.
Indarren Elementuak eta Unitateak
Indarren elementuak eta unitateak:
- Aplikazio puntua: Indarrek gorputzeko zer puntutan eragiten duen adierazten du.
- Norabidea: Indarra zer zuzenaren gainean aplikatzen den adierazten du.
- Noranzkoa: Indarrak norabide batean duen orientazioa adierazten du.
- Intentsitatea: Indarraren balioa da.
Indarra, Masa eta Azelerazioa
Indarra, masa eta azelerazioa: Indarra, masa eta azelerazioa elkarren artean erlazionatutako magnitudeak dira, eta garrantzitsua da dinamikaren legeak zein diren jakitea erlazio hori ulertzeko.
Grabitazio Indarra eta Presioa
Grabitazio indarra: Unibertso gorputz guztiek elkar erakartzen dute grabitazio indarraren bitartez.
Presioa: Zenbatekoa den indar baten aplikazio-eremuaren azalera, indar horren eragina era batekoa edo bestekoa izango da.
- Presioa solidoetan: Eskirik gabe dagoen pertsona eskiak lotuta dituen pertsona baino gehiago hondoratzen da elurretan.
- Presioa likidoetan: Itsaspekoak indar bat jasaten du ur azpian dagoenez, gainean duen likidoaren pisuaren baliokidea.