Hiri Antolaketa eta Urbanizazio Prozesuak: Definizioak

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,35 KB

Hiri Antolaketa eta Urbanizazio Prozesuak

29. Hiria

Elkartutako biztanleriaren kokalekua, honako ezaugarriak dituena: pertsona kopuru bat bertan bizitzea (herrialde bakoitzeko estatistiken arabera aldatu egiten da; hiri-mugak ezartzeko batez besteko kopurua: 10.000 biztanle Espainian, 30.000 biztanle Japonian, edota 200 biztanle Suedian). Nolabaiteko konplexutasuna duen antolaketa ekonomiko eta soziala izatea eta hiriari dagozkion eginkizunak garatzea: merkataritza, kultura, politika, administrazioa, industria, bizilekua...

30. Urbanizazio-Prozesua

Hirian biztanleak, jarduera ekonomiko nagusiak eta berrikuntzak apurka-apurka pilatzea eta gero hedatzea.

31. Metropolialdea

Hiri nagusi eta oso dinamiko batek eta haren eraginpean era osagarrian hazten diren inguruko beste batzuek osatzen duten multzoa.

32. Landa-Hiria

Landaren mugan kokatuta dauden hiri-inguruetako biziera eta egokitzapena adierazten duen neologismoa; landa-inguruaren ezaugarriak hirietako bizitzarekin eta ekonomiarekin lotzen ditu.

33. Konurbazioa

Hiri-aglomerazio jarraitua da, bi hiri edo gehiago aldi berean hazi direlako eta azkenean lotu egin direlako. Konurbazioan hiri bakoitzak bere independentziari eusten dio. Espainian gehienak turismoaren hiri espazioak lotzearen (Marbella-Malaga) edo hiri portua lotzearen (Pontevedra-Marín) eraginez sortu dira.

34. Megalopolia

Hiri metaketa bat da, hazi izanaren ondorio den hiri handia. Gutxienez, 20 milioi biztanle biltzen dituzten hainbat metropoli eremu elkartzea. Adibidez: Tokio-Yokohama (Japonia) edo Washington-Boston (EE.BB).

35. Mugimendu Pendularra

Gaur egun, mugimendu pendularrak deitzen direnak, oporretako mugimenduak eta hirigune barneko lan-mugimenduak hartzen dituzte barnean. Bigarren hauek metropoli inguruetan ematen dira batez ere.

36. Hiri Antolaketarako Plan Orokorra

Udalerrien hirigintza-antolamendu integralerako oinarrizko tresna da. Hiri garapena zenbait urtetarako proiektatzen du. Honako alderdiak zehazten ditu:

  • Inguru bakoitzeko lurzoruaren erabilerak.
  • Lurzoruaren sailkapena (hirikoa, urbanizagarria, urbanizaezina).
  • Eraikuntza-dentsitatea.
  • Bide-sarea eta ekipamendua.
  • Ingurumen-babeserako neurriak.

Entradas relacionadas: