Hiri Antolamendua: Kontzeptuak eta Bilakaera Historikoa

Enviado por L.Lopez y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,69 KB

Alde Zaharra: Industrializazioa hasi arte urbanizatutako hiriaren zatia. Gaur egun azalera txikia du, baina balio handia dauka kultura ondarea delako.

Zabalgunea: Burgesiaren nahiei erantzuteko hirietako espazio berria. Ordena, higienea eta onura ekonomikoa islatzen ditu.

CBS: Merkataritza kontzentrazioa, jolas establezimenduak eta finantza jarduera nabari diren hiri erdiko barrutia.

Metropoli Aldea: Hiri nagusi baten eraginpean hazten diren inguruko beste batzuek osatzen duten multzoa da.

Hiri Hierarkia: Hirien sailkapen bat da, neurri demografikoaren, eginkizunaren eta eragin esparruen hedaduraren arabera egiten dena.

Hiria: Industrializazioa hasi arte urbanizatutako hiriaren zatia da. Gaur egun azalera txikia du, baina balio handia dauka kultura ondarea duelako.

Industrializazio Aurreko Hiria: Hiriak sortu zirenetik industrializazioa hasi arte luzatzen da.

  1. Urbanizazio tasa urria eta egonkorra zen, hiriko eta landako biztanleen hazkundeak paraleloak zirelako.
  2. Urbanizazioari mesede egin zioten faktoreak hauek: ekonomiko militarrak, politiko administratiboak, ekonomikoak, erlijiosoak eta kulturalak.

Industria Aurreko Urbanizazio Prozesuaren Etapak: Antzinaroan, Erdi Aroan eta Aro Modernoan garatu ziren.

Antzinaroan

K.a. IX eta VIII. mendeetako feniziar eta greziar kolonizazioari lotutako Espainiako lehenengo hiriak agertu ziren (Cadiz eta Ampurias eta Numantzia).

Erromanizazioa

K.a. mendean hasi zen eta aldi horretan hiri asko sortu ziren. Eginkizunak politiko militarrak, administratiboak eta ekonomikoak ziren. Erromatar aginteak behera egitean, germaniarren inbasioekin, III. mendetik aurrera desurbanizazio fasea gertatu zen eta hiri asko desagertu ziren.

Erdi Aroan

Bi espaziotan:

Musulmana: Musulmanek hiri berriak sortu zituzten, baina aurreko ezarpenak aprobetxatu zituzten. Herri musulmanak kristauen eskuetara igaro ziren eta biztanleak kanporatu edo auzo bananduetara bidali.

Kristaua: Aginte musulmanari ihes egin zioten. Hasieran hiriko bizitza eskasa zen, baina Errekonkistarekin hedatu zen.

Aro Modernoan

Urbanizazioak gorabeherak izan zituen, egoera demografiko, ekonomiko eta politikoaren arabera.

  • XVI. mendean, etengabeko hiri hazkundea egon zen biztanleria hasi zelako.
  • XVII. mendean urbanizazioa gelditu zen, krisi demografiko eta ekonomikoa zegoelako eta lurralde galera handiak egon zirelako.
  • XVIII. mendean, Borboitarren dinastia urbanizazio prozesua suspertu zen.

Entradas relacionadas: