Hiri egitura
Clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 1,81 KB
Emakumeentzako hiri debekatua izeneko proiektua, Genero ikuspuntu batetik segurtasuna lantzeko tresna bat bezala identifikatzen Da. Bere horretan, emakumeen posizio eta behar espezifikoak erreferentziatzat Harturik, herritarren segurtasun eta erosotasun maila handitzea bilatzen da. Era Horretara, hiritar guztientzat pentsatuak egongo diren lekuak lantzean Oinarritzen da proiektua. Lanketa horien bitartez, kale bete eta seguru osatuko Lituzketen espazio biziak sortuz.
Proiektua, Parte-hartze prozesuen bitartez burutzen da. Herritarrei zuzenean eragiten Dieten gaiei buruz komunikatzeko bideak ezartzea da kontua eta aztertzekoa Dauzkagun lakuetako erabiltzaileekin zuzenean lantzen dira. Emakume eta Gizonezkoek partekatzen duten espazio publikoen kalitatea aztertzeko eta Neurtzeko metodologia berri bat da, baita profesionalen eta herritarren arteko Elkarlana sustatzeko ere.
Proiektuak, bizitza Publikoan inplikaturik dauden guztiek elkarrekin lan egiteko aukera ematen du, Hiri atsegin eta seguru bat eduki ahal izateko. Behinik behin, emakumeentzako hiri debekatua den Proiektua, tresna ezinbestekoa da egungo hirietako emakumeen ikuspuntutik, Diagnostiko parte-hartzailea egin eta ondoren esku-hartze urbanistiko egokiak Aurrera eraman ahal izateko.
Proiektuaren Oinarri nagusiak direla medio, espazio neutroa ez dela, hiri-egiturek leku Publikoetan erasoak burutzea erraztu dezaketela, genero ikuspuntutik Azterturiko segurtasuna hiritar guztientzat segurua izango dela eta ondoren Esku-hartzeak burutu ahal izateko puntu beltzak identifikatzearen garrantzia Aipatu ahal dira.