Hiri-egitura: Alde Zaharra, Zabalgunea eta Periferia
HIRI-EGITURA: ALDE ZAHARRA, ZABALGUNEA ETA PERIFERIA.
Urbanizazio prozesu luzearen emaitza bezala, gaur egungo Espainiako hiriek, egitura konplexua dute, eta noski baita ere EAEko hiriburuek, Bilbo, Donostia eta Gasteizek.
Hiri konbentzionaletan, alde zaharra, industria aldiko zabalgunea eta gaur egungo periferia bereizten dira.
Hala ere, badago kasu batzuk zeinetan hiri-aglomerazioak sortzen diren.
ALDE ZAHARRA Industria aurreko aldearen herentzia
Alde zaharra, jatorritik XIX. mendearen erdialdean industrializazioa hasi arte urbanizatutako hiriaren zatia da. Gaur egungo hiriaren azalera txikia hartzen du, baina balio kultural handikoa da: hasierako hiriaren elementu edo eraikinak eta gaur egunekoetaraino biltzen ditu alde zaharrek.
- Hiri gehienak harresiz inguratuta zeuden, defentsa eta osasun xedea eta zeregin fiskala zutenak.
- Planoa irregularra izan ohi zen, kale estuek eta bihurriek osaturik, hala nola Erdi Aroko hiri kristauetan. Hala ere, plano erradiozentrikoen (Goi Erdi Aroa), linealen (Done Jakue bidean zehar sortutakoak) eta koadrikula itxurakoen adibideak daude ere (planta berriko hiri erromatarrak, erta arokoak edo barrokoak).
Hiri-bilbea itxia zen, eta eraikuntzan familia bakarreko etxebizitzak ziren nagusi, zoroekin. Eraikin aipagarriak ere badaude, momentu desberdinetan sortutakoak: elizak, jauregiak, udaletxeak…
- Lurzoruaren erabilerak askotarikoak ziren (multifuntzionalak), eta gremioak hainbat auzotan espezializatzen ziren. Gizarte arloan, hirian hainbat talde bizi ziran aldi berean, baina nolabaiteko hierarkiarekin, erdigunea lekurik aipagarriena zelarik.
Historian zehar, industria aurreko gizarteek eginiko ekarpenaren arabera, ezaugarri honek aldatu egiten dira.
1.2. Industria-aldiko aldaketak XIX. mendearen erdialdean industrializazio prozesua hasi zen eta XX. mendeko hirurogeiko hamarkadan amaitu zen.
- XIX. Mendearen lehen erdian, alde zaharrak biztanleriaren hazkundea jasan ahal izan zuen hedatzeko beharrik gabe. Hazkundea oraindik eskasa zen eta gainera eleizaren desamortizazioa zela eta, hainbat lur eremu salgai jarri ziren. Guzti honek alde zaharren barne eraldaketak egitea posible egin zuen ( kaleen zuzenketak, zabaltzeak...)
- XIX. mendearen erdialdetik XX. mendearen lehen hereneraino, industrializazioaren bizkortzeak hirien hazkunde arin bat ekarri zuen, alde zaharretan aldaketak ekarri zituelarik. Planuan, burgesiren zonalderik gustokoenetan aldaketak egin ziran: kale zabalak zabaldu… Bilbea dentsifikatu egin zen eta eraikuntza bertikalizatu egin zen.
1.3. Industrializazio garai betea: Industrializazio garaiak, alde zaharren txartze morfologikoa ekarri zuen ( kaleak eta etxeak), eta 1960ko hamarkadan zaharberritze politikak egitera behartuta egon ziren ( betiere maila altueneko zonetan). Planuan alde zaharren parte bat suntsitu zen; eraikuntzan, eraikin zaharrak beste berriago batzuek ordezkatu zituzten, baina altuera handiagokoak ziren, bolumen handiagokoak eta aurrekoen morfologia tradizionala errespetatu gabe. Lurraren erabilera tertziarizatu egin zen, eta zonalde hauek, negoziogune eta komertziogune bihurtu ziren.
1.4. Industrializazio ostean
1975etik aurrera, alde zaharren “berreraikitze integraleko politikak” martxan jarri ziren; helburuak, morfologia tradizionalen kontserbazioa eta errekuperaketa ziren. Planuari dagokionez, kaleak peatonalizatu ziren, eta eraikuntzan: etxea zaharren berreraikitze lanetarako laguntzak ematen hasi ziren, eta bestetik ondare historikoa direneraikinak ere berriztuko dia.
Azkenik, lurzoruaren erabileran, erabilera tradizionalk eta berritzaileak nahastuko dira.
ZABALGUNEA XIX. eta XX. mendeen artean nekazal biztanleri asko hirira heldu zen industrializazioak bultzatuta eta ondorioz, harresietatik kanpo hedatzen hasi ziran hiriak.
Ondorioz, burgesentzako zabalguneak sortu ziren, eta orduan hirien periferiak ziren guneetan, industriak, langile auzoak eta lorategi auzoak ezarri ziren.
1.Zabalgune burguesa eraikitzeko, kasu askotan hirietako harresi zaharra bota ziran. Beraz espazio guztiz berria zen, burgesiaren ideak islatzen zituena: ordena ( planu erregularra), higienea (espazio berdeak, espazloiak, kanalizaio lanak…) eta onura ekonomikoen lorpena ( etxe, densa eta garraioen eraikuntzarekin9.
Zabalguneak, sortzeko unean, kuadrikula itxurako plano eregularra hartu zuen. Kaleak zuzenak ziran eta bilbea dentsitate txikikoa zen.. Lurzoruaren erabilera nagusiki burguesa zen Denborak aurrera egin ahala, zabalguneak aldaketak izan zituen, espazio zentral gisa hartu zelako. Bilbea trinkotu egin zen, etxe-uharteak lau aldeetatik eraiki zirelako, eta eraikuntza bertikalizatu egin zen.
2.Hiri-inguruko langileen eta industria auzoak, hiriaren periferian kokatu ziren, tren geralekuen alboan eta hiriko sarrera-bide nagusien alboan.
Sortu zirenean, plano desantolatua hartu zuten, jabeek periferiako landa-lurretan egindako partzelazio pribatu eta kontrolik gabekoetatik sortu zirelako. Bilbea itxia eta trinkoa zen, eta eraikuntzan, neurri eta kalitate txikiko etxebizitzak ziren nagusi. Lurzoruaren erabileretan langileen etxebizitzak, industriak, lantegiak eta biltegiak nahasten zituen. Gaur egun, industria-inguru zaharrek eta langileen auzoek hiri-espazioan erdiko kokapena dute. Horren eraginez, horiek hartzen duten lurzoruek balioa irabazi dute eta aldaketak gertatu dira: industriak erditik kentzeko prozesua martxan da eta, tertziarizatu egin dira lurzoruok. Balio gutxien dutenak, espazio marginal izaten jarraitzen dabe.
3. Lorategi-auzoak, XIX. mendean Espainian hedatu ziren ideia naturaliten eta higienisten emaitza dira. Ondorioz, landa hirira hurbiltzeko proposamenak sortu ziren: lorategi-auzoak eta beste zenbait proiektu, Arturo Soriaren Hiri Lineala adibidez.
- Lorategi auzoa Ebenezer Howard britainar hirigileak garatu zuen eta ez zituen lorategi-hiri autonomoak sortu, familia bakarreko etxe-bizitzen lorategi-auzoak baino. Erdi klaseek eta proletargoak okupatu zituzten.
- Arturo Soriaren Hiri Lineala (Madrilen) kale luze eta zabl bat zen inguruan etxe-uharteak zituen, baratzea eta lorategia zuten familia bakarreko etxeekin osotuta. Kale nagusitik, oinarrizko zerbitzuak (ura, elektrizitatea…) eta garraioak zeuden. Maila desberdinetako etxebizitzak eraikitzea zen ideia, klase sozial desberdineko jendea nahastu zedin.
EGUNGO PERIFERIA 1950 et a batez ere 1960tik aurrera, hiri espainiar nagusiek, hazkunde itzela izan zuten. Arrazoiak hainbat izan ziren; , biztanleri hazkundea izan zen hoietako bat. Bestetik, industriaren garapena ere bazegoan, eta azkenik, turismoaren etengabeko hazkundea. Beraz, hirietan eraikitzen jarraitu zen, periferia handiak sortu zirelarik garraio ardatz nagusien inguruan. Periferia, area desberdinetan antolatzen da, kontraste morflogiko, funtzionak eta sozial handiekin: auzo residentzialak, zonalde industrialak eta ekipamendu zonaldeak.
Auzo redidentzialak: mota desberdinetakoak dira: txabola inguruak daude; promozio ofizialeko etxebizitza auzoak ( bloke monotonoak eta kalitate baxuagoko materialekin), eta promozio pribatuko etxebizitza auzoak ( dorre edo bloke handiak).
Zonalde industrialak: 1950 eta 1960-ko hamarkadetan sortu ziren, hirira sartzeko sarrera nagusien alboan poligono industrialak sortu zirenean. Batzuk ondo planifikatu ziren, baina beste batzuetan kontrolik gabe eraiki zen eta ingurugiroarentzako kaltegarri bihurtu ziren zonalde hauek. Horretaz gain, trafiko arazoak ere sortarazten zituzten batzuek eta hauek berriztuak izan dira. Gaur egun, periferian industriara dedikatutako espazioak sortzen ari dira: parke teknologikoak eta enpresarialak.
Ekipamendu zonaldeak: zentru komertzial handiak eta ekipamenduzko azalera handiak biltzen dituzten zonaldeak dira ( hezkuntza zentruak, osasun azpiegiturak, administraritza zentruak…), eta hemen kokatzen dira askotan, lurzoruaren balioa baxuagoa delako.
Azkenik hirien inguruan eta hauekin erlazionatuta gertatzen diren fenomeno batzuk aipatuko dira:
Hiri aglomerazioak. Hiri batzuk asko hasi dira eta beste biztanle nukleo batzuekin batu egin dira. Modu horretan, hiri aglomerazioak sortzen dira eta mota askotakoak izan daitezke:
- Metropoli ingurua
- Konurbazioa
- Hiri eskualdea
- Megalopolia