Hiri-Egiturak eta Europar Batasuneko Kontzeptu Gakoak

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,78 KB

Alde Zaharra

Alde Zaharra jatorrizko hiri-zatia da, XIX. mendearen erdialdean industrializazioa hasi arte urbanizatutakoa. Gaur egungo hiriaren azalera txikia hartzen du, baina balio handia du, kultura-ondarea baita.

Zabalgunea

Zabalgunea XIX. mendearen erdialdetik XX. mendearen lehen herenaren artean hirietan sortuko den espazio berria da, eta burgesiak hiria hazteko zituen nahiei erantzuten die. Beraz, burgesiaren ordena (plano erregularra du), higienea (zoladura, estolderia, ur-hornikuntza eta espazio berdeak ditu) eta onura ekonomikoa (etxebizitzak eraikita, denden eta garraioen bidez lortuta) islatzen ditu.

CBD (Central Business District)

CBD (Central Business District) hiri bateko gune zentrala da. Bertan bulegoak, dendak… kokatzen dira, eta Europako hirietan alde zaharrarekin eta XIX. mendeko zabalguneekin bat egiten duen gunea da.

Hiri-Hierarkia

Hiri-hierarkia hirien sailkapen bat da, neurri demografikoaren, eginkizun eta eragin-esparruaren hedaduraren arabera egiten dena. Espainiako hiriek antolaketa hierarkikoa dute, eta hainbat kategoria bereizten dira: metropoliak, nazioko metropoliak, eskualde-metropoliak, bigarren mailako metropoliak, hiri ertainak eta hiri txikiak edo herriak.

Metropoli-Ingurua

Metropoli-ingurua hiri nagusi batek eta inguruko zenbait udalerrik sortutako hiri-aglomerazioa da. Haien artean harreman sozio-ekonomiko garrantzitsuak ezartzen dira.

Konurbazioa

Konurbazioa hiri-aglomerazio jarraitua da, bi hiri edo gehiago aldi berean hazi direlako eta azkenean lotu egin direlako. Konurbazioko hiri bakoitzak independentziari eusten dio.

Urbanizazio Barreiatua

Urbanizazio barreiatua: Hazkunde demografikoaren ondorioz, hirietan pilatuta egoteari uzten zaio, eta inguru urbanizatua espazio gero eta zabalagoetara hedatzen da. Hedatze-fenomeno horri urbanizazio barreiatua esaten zaio, baina ez du esan nahi hiri handiek nagusitasuna galtzen dutenik.

Pendulu-Mugimenduak

Pendulu-mugimenduak biztanleriaren joan-etorriek osatzen duten mugimenduak dira. Denbora jakin baterako egiten diren mugimenduak dira, eta garraio-azpiegituren hobekuntzek bultzatutakoak. Honen emaitzetako bat, adibidez, “logela-hiriak” dira.

Hiri-Antolamenduko Plan Orokorra

Hiri-antolamenduko plan orokorra udalerriaren hirigintza-antolamendu integralerako oinarrizko tresna da. Hiri-garapena zenbait urterako proiektatzen du: inguru bakoitzeko lurzoruaren erabilera, lurzoruaren sailkapena, eraikigarritasuna edo eraikuntza-dentsitatea, bide-sarrera, etab. Bere barruan plan partzialak eta plan bereziak daude.

Erromako Ituna

Erromako Ituna Europar Batasunaren eratze-itunetako bat da, 1957. urtekoa. Itun honetan, IAEEko estatuek EEE eta Euratom eratzeko itunak sinatu zituzten.

Europar Batasuna

Europar Batasuna estatuz gaindiko erakundea da, eta Europako estatu subirano eta independenteek osatzen dute. Estatu horiek beren subiranotasunaren atal bat Europako erkidegoko erakundeetan eta Europako eskalan hartzea erabaki dute. Gaur egungo Europar Batasuna lurralde-integrazio eta zabalkuntzaren prozesu luzearen emaitza da. Kideen kopurua hasierako seietatik hogeita zazpira zabaldu da.

Autonomia Erkidegoa

Autonomia erkidegoa estatu deszentralizatuaren antolaketa politiko-administratiboaren barruan dauden hiru lurralde-banaketetako bat da, udalerria eta probintziarekin batera. Mugako probintziek, uharteko lurraldeek edo eskualde-entitate historikoa duten probintziek osatzen dute. Legegintza-autonomia eta autogobernu-gaitasuna dute beren eskumeneko gaietan.

Entradas relacionadas: