Hiriak: Egitura, Funtzioak eta Gizarte Desberdintasunak
Clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,86 KB
Hondakinen Kudeaketa
Hiriko hondakinak, hala nola elikagai-hondarrak, ontziak, beirak, plastikoak, poltsak eta metalak, kudeatzea erronka garrantzitsua da. Hondakinak tratatzeko prozesu ugari eta garestiak egin behar dira.
Desberdintasunak Gizartean
Etxebizitzen prezioak eragina du hiritar bakoitzak bizitzeko aukeratuko duen eremuan, bere baliabideen arabera. Baliabide gutxiko pertsonak hirigunetik urrun eta zerbitzu gutxirekin bizi ohi dira. Ondorioz, hiriko bizitzatik kanpo edo baztertuak senti daitezke.
Garapen bidean dauden herrialdeetako hirietan, landa-eremutik datozen etorkin asko baliabide gutxikoak direnez, txabola-auzo pobreetan bizi behar izaten dute. Baliabide askoko pertsonak, berriz, kalitate oneko etxebizitzetan bizi dira.
Plano Motak
- Plano irregularra: Kaleak ordenarik gabe daude trazaturik.
- Plano erradiozentrikoa: Kaleak zentro beretik abiatzen dira (adibidez, Gasteizko alde zaharra).
- Plano erregularra: Kaleak zuzenak dira, eta beste kaleekiko elkarzutak (adibidez, Donostiako alde zaharra).
Hiriaren Funtzioak Planoan
Planoan kolore ezberdinak erabiltzen dira funtzioak adierazteko:
- Marroia: Industria funtzioak
- Morea: Zerbitzu funtzioak
- Laranja: Bizitegi funtzioak
Non daude bizitegiekin loturik ez dauden funtzio gehienak?
Industria eta zerbitzuak, gehienbat, hirigune historikotik eta zabalguneetatik kanpo kokatzen dira, lurzoruaren prezioa baxuagoa delako eta leku gehiago dagoelako. Gainera, industriak kutsadura sor dezake.
Non nagusitzen da bizitegi-funtzioa?
Bizitegi-funtzioa zabalgunean nagusitzen da, bertan etxebizitzak eta biztanleentzako oinarrizko zerbitzuak daudelako, hala nola osasun zentroak.
Non daude hirigune historikoa, bizitegi-auzoak eta industrialdeak?
Hirigune historikoa hiriaren barnealdean dago, gunerik zaharrena baita. Bizitegi-auzoak zabalgunean eta aldirietan daude, oinarrizko zerbitzuak eskura dituztelako. Industrialdeak, berriz, lurra merkeagoa den lekuetan kokatzen dira.
Nolakoak dira herrialde garatuetako hiri-eremuak? Eta garapen-bidean dauden herrialdeetakoak?
Herrialde garatuetan, hiri-eremuak komunikazio-sare bidez lotuta daude. Garapen bidean dauden herrialdeetan, ondo komunikatuak dauden hiri-eremuak kostaldean daude, aurrerapenak eta jarduera ekonomikoak jasotzen dituztelako.
Zer desberdintasun dute Europako hiriek eta Europatik kanpo dauden hiri anglosaxoiek?
Hiri anglosaxoietan, adibidez Manchester-en, ez dago hirigune historikorik, hiriak berriagoak direlako.
Zer desberdintasun dago garapen-bidean dauden herrialdeetako hirien hazkundean?
Garapen bidean dauden herrialdeetan, biztanleek eraikitako txabola-auzo pobreak ohikoak dira.