Hiriaren egitura: alde zaharra, zabalgunea eta kanpoaldea
Clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,93 KB
Hiriaren egitura
Alde Zaharra, Zabalgunea, Periferia-Kanpoaldea
Urte luzeetako urbanizazio prozesoek morfologia eta funtzio egitura ezberdinak sortu dituzte hirietan. Hazkunde biziek aglomerazio konplexuagoak sortu badituzte ere, hiru zonalde nagusi bereizten dira:
A) Alde Zaharra
Sorreratik industrializazio garairaino eraikitakoa da. Edifizio historikoak edo bestelako aztarnak geratzen dira, batzuk egoera onean, beste batzuk hondatuta. Horren arabera, funtzioa ere aldatu egiten da: alde batetik, turistikoa, kulturala eta merkataritza txikia; bestetik, negozio-barrutiaren parte. Kale estuak, harresiak eta oinplano irregularra ziren ezaugarri ohikoenak, baina bazeuden erradialak, almendra formakoak, lineal edo ortogonalak ere, jatorrizko zibilizazioaren, kokapen fisikoaren eta funtzioen arabera. Bilbea itxia zen eta eraikinak ez oso garaiak. Auzo batzuk gremioka edo erlijio-gutxiengoen arabera antolatzen ziren. Erdialdea zen aberatsena eta bertan bizi ziren goi-mailakoak. Berpizkundetik aurrera, plaza nagusiak, ospitaleak eta bestelakoak ugaritu ziren. XX. mendeko industrializazioarekin batera, funtzio tertziarioak ezarri ziren alde zaharretan. 1960tik aurrera, zati batzuk suntsitu ziren, lurzoruari etekin handiagoa ateratzeko, eraikin garaiagoak eginez. Etxebizitza funtzioa ere galdu zuen, negozio eta merkataritza gune bihurtuz. 1975etik aurrera zaharberritze politikak abiatu ziren, turismo edo kultura jarduerak ezarriz.
B) Zabalgunea
XIX. mende erdialdetik Gerra Zibilerainoko garapen industrialak eta biztanle eta zerbitzuen hazkundeak eragin zuten hirien zabalkuntza, batez ere probintzia hiriburuetan. Zabalguneak, alde zaharraren ondoan eraiki ziren, harresiak bota eta hiribideak zabalduz. Burgesen auzo hauek, oinplano erregularra eta kalitate oneko eraikuntzak eta zerbitzuak zituzten ezaugarri. Azken hamarkadetan berrituak izan dira, eraikin trinko eta garaiak eta sarbide egokiak ezarriz, eta lurraren prezioa garestituz. Gaur egun, negozio-barruti edo CBD bihurtu dira, bankuen egoitzak, bulegoak eta merkataritzaren kokaleku. Baina badira garai berean sortutako industria-instalazioak eta langile auzoak ere. Oinplano antolatu gabeko horretan, lorategi-auzoak edo txabola-auzoak ere bazeuden.
C) Hiri Periferia - Kanpoaldea
XX. mende erdialdetik aurrera, industrializazioak eta demografiaren hazkundeak, garraio berriekin batera, hazkunde fase berri bat ekarri zuten periferietara. Lurzoruaren erabilera ezberdinak eta hiri eta landa bizitzak nahastu egin ziren. Periferiak zonaldeka egituratzen dira gaur egun, funtzioen arabera, morfologia eta gizarte kontrasteak erakutsiz: erresidentzia-barrutiak, industria-barrutiak, poligonoak, biltegiak eta merkataritza-gune handiak. Familia bakarreko etxebizitzak edo etxadi itxiak ugaritu egin ziren 90eko hamarkadan. 2007tik aurrera, higiezinen burbuilaren eztanda arte, hirigintza neurrigabeko hazkundea egon zen, batez ere Mediterraneoko kostaldean.