Hiriaren Sortzaileak Heziko Dituzte Gobernanteak Zuzentasunez Gobernatu Dezaten

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,63 KB

Platonen testu honek gai politiko zahar bat dakarkigu: Agintariak nortzuk eta nolakoak izan behar ote dira. Grezian klasikoan hainbat gobernu mota aurki zitezkeen; monarkiak, aristokraziak, tiraniak eta demokrazia besteak beste, baina Platonek bere teoria politiko propioa sortu zuen, agintari izateko gaitasuna heziketarekin eta jakintzarekin lotuz. Horregatik dio hiriaren sortzaileek hezi behar dituztela gobernanteak, hauek zuzentasunez goberna dezaten.

Hain zuzen ere, Platonek hiriaren eta gizakiaren gobernua alderatzen ditu, gizakiarengan buruak eta arimaren joera arrazionalak agintzen duen bezala, hiria edo estatua jakintsuek edo filosofoek gobernatu behar dute, heziketa prozesu luze eta neketsu baten ostean, dialektikaren bidea jarraitu ostean, ongia ezagutuko dutelako eta zuzentasunez aginduko dutelako. Izan ere, Sokratesi jarraituz, Platonek uste du ongia ezagutzen duenak ez duela oker jokatuko, gaizkia ongiaren ezagutza ezetik sortzen baita.Ongia ezagutzeko gure zentsumen kateetarik askatu eta hausnarketa arrazional htsa erabiliz, ideien mundua ezagutu behar dugu, guru arimak gordetzen dituen ezagutzak 'gogoratuz' urtetako heziketa prozesu gogor batean . Hortaz, heziketa dialektikoaren bide malkartsua igo duen filosofoak, hiriak behar duen ongia ezagutuko du eta justiziaz eta zuzentasunez aginduko du Polisean, berekoikeriatik eta aberastasunetatik urrun, eta hiritar guztien hobebeharrez.

Tesi horren aurkako jarrera erakusten zuten sofistak. Sofistak erlatibitak ziren, eta ukatu egiten zuten badagoenik ongi absolutu bat, ezagutu dezakeguna. Era horretan, Platonek filosofoei agintari izateko ematen zien zilegitasuna ukatu zuten, euren ustez ongia, adostasunaren eta testuinguruaren arabera aldatzen den zerbait delako. Hortaz, agintariak adostasunaren arabera izendatzea da sofisten proposamen politikoa, baita legeak adostasunaren arabera sortzea eta aldatzea ere. Horregatik sofistak sistema demokratikoen alde jokatzen zuten eta heziketa ingurukoak konbentzitzeko oratoria eta erretorika ikastean oinarritzen zuten.

Hau guztia aipatu ostean, nire ustetan Platonen sistema politiko ez zen bidezkoa boterea ideien mundua izeneko fantasia baten oinarritzen duelako. Sofistak berriz, beste proposamen politikoa egin zuten, gaur egungo demokrazian, eragin nabaria izan duena, legeak eta gobernuak aldakorrak direlako, parlamentuetan eta beste instituzioetan dauden adostasunen arabera. Gure pentsamoldea bera, nahiko erlatibista da, ez dugulako balore absolututan sinesten baizik eta tradizio aldakorretan ikusterik beterik ez dago gure aiton amonen baloreak non utzi ditugun. Beraz, sofisten erlatibismoak sistema irekiagoa ekarri du.

Entradas relacionadas: