Hirien Susperraldia Europan XIII. Mendean: Ekonomia eta Gizartea
Clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,67 KB
Hirien Susperraldia XIII. Mendean Europan
HIRIEN SUSPERRALDIA: XIII. mendean Europan, ekonomia hobetu zen, eta horren ondorioz, biztanleen bizi-baldintzak hobetu ziren. Nekazaritzako hobekuntzari esker, ekoizpenak gora egin zuen.
Nekazaritza Ekoizpenaren Gorakada
Zergatik egin zuen gora nekazaritza-ekoizpenak XIII. mendetik aurrera?
- Lur gehiago landu zirelako. Basoak bota, zingirak lehortu eta lur berriak landu zituzten.
- Teknika berriak erabili zituztelako (errotak, ureztatzea...).
- Labore berriak landatu zituztelako.
Ondorioz, elikadura hobetu zen, gosearen mehatxua gutxitu egin zen eta herritar kopurua handitu zen.
Merkataritzaren Garapena
MERKATARITZAREN GARAPENA: Merkataritza asko garatu zen XII. mendetik aurrera, biztanleria asko hazi zelako eta produktuen beharra zutelako. Hauek ziren garraiatzen ziren produktuak: armak, burdina, garia, ehunak, espeziak, zetazkoak...
Merkatariek 2 modutara garraiatzen zuten: lehorrez (gurdietan) eta itsasoz. Bi itsas bide handi zeuden: Mediterraneokoa eta Baltikokoa. Merkatariak azoketan ibiltzen ziren produktuak saltzeko. Banku-teknika berriak agertu ziren (kredituak).
Hirien Pizkundea
HIRIEN PIZKUNDEA: XVII. mendetik aurrera hiriak berriro hazi ziren; hala ere, Erdi Aroko hiriak txikiak ziren. Handienek 50.000 biztanle zituzten.
Hirien Hazkundearen Zergatiak
HIRIEN BAZKUNDEAREN ZERGATIAK:
- Nekazari askok hirietara immigratu behar izan zuten lan bila.
- Hirietako bizi-baldintzak hobeak ziren eta nekazariak askeak ziren, ez zeudelako jaun baten menpe.
- Askok hirietan kokatzen ziren bizitzeko.
Hirietako Biztanleak
HIRIETAKO BIZTANLEAK: Hirietako biztanleari burgesa esaten zitzaion. Biztanleen artean desberdintasun handiak zeuden:
- Batzuk oso aberatsak ziren, lantegi handien jabeak eta merkatari nagusiak. Hiria gobernatzen zuten.
- Gehienak dendariak eta eskulangileak ziren.
- Pobreak eta baztertuak zeuden eta eskean eta lapurretan ibiltzen ziren.
Erdi Aroko Hiri Baten Egitura
NOLAKOA ZEN ERDI AROKO HIRI BAT: Eskulangileek eskuz egiten zituzten produktuak, erramienta gutxi erabiliz. Lantegi txikietan egiten zuten lan, jabearen etxean. Lanbide bera zuten eskulangileak kale berean bizitzen ziren. Lanbide izena jartzen zioten kaleari (tindatzaile kalea, arotze kalea...).
Gremioak
GREMIOAK: Lanbide bera zuten eskulangileen elkartea da. Gremio bakoitzak beraien arauak, eskubideak eta betebeharrak zituzten (produktuen prezioa).