Hirigintzako Oinarrizko Kontzeptuak eta Hiztegia

Enviado por xabi y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,76 KB

Hirigintzako funtsezko kontzeptuak eta definizioak

  • Alde Zaharra

    Alde Zaharra: Jatorritik eta XIX. mendearen erdialdean industrializazioa hasi arte urbanizatutako hiriaren zatia da. Egungo hiriaren azalera txikia hartzen du eta kultura-balio handia izan ohi du.

  • Zabalgunea

    Zabalgunea: XVIII. mendean, baina batez ere XIX. mendean (batzuetan XX. mendean), hiri-hazkunde nahaspilatuari eman zitzaion erantzun eta urbanizazio planifikatua izan zen. Auzo historiko edo zaharren ondoan burgesia bizitzeko egin ziren auzo berriek osatzen dute, eta berezko ezaugarri fisikoak dituzte.

  • CBD (Central Business District)

    CBD: Central Business District esan nahi du eta hiri-merkataritza eta negozio-jarduera elkarretaratzen duen hiriaren partea da. Normalean zabalgunean aurkitzen da eta merkataritza, administrazio, enpresa, banku... handienak biltzen ditu.

  • Hiri-hierarkia

    Hiri-hierarkia: Hiriak garrantziaren arabera sailkatzeari deritzo, bakoitzak dituen biztanleen eta sortzen duten hiri-sisteman betetzen dituzten funtzioen araberako mailaketaren bidez.

  • Metropoli-ingurua

    Metropoli-ingurua: Hiri handi bat inguratzen duen hiri-eremuari deritzo. Eremu horretan udal independenteak egon arren, hiri nagusiarekin harreman ekonomiko estuak izaten dituzte.

  • Konurbazioa

    Konurbazioa: Hiri-aglomerazio jarraitua da, bi hiri edo gehiago aldi berean hazi direlako eta azkenean lotu egin direlako; hiri bakoitzak, ordea, bere independentziari eusten dio. Espainian gehienak turismoaren hiri-espezializazioak lotzearen ondorioz (Alacant-Elx-Santa Pola edo Malaga-Marbella) edo hiria eta portua lotzearen eraginez (Pontevedra-Marin) sortu dira.

  • Urbanizazio barreiatua

    Urbanizazio barreiatua: Urbanizazio sakabanatua ere deitu dakioke. Inguru urbanizatua espazio gero eta zabalagoetara hedatzearen fenomenoari deritzo, hiri handiek nagusitasuna galtzen ez dutelarik.

  • Pendulu-mugimendua

    Pendulu-mugimendua: Barne-migrazioei dagokienez, egun berean egindako migrazioa da, lana, hezkuntza... dela eta, lo-hirien eta hiri nagusien artean.

  • Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO)

    Hiri Antolamenduko Plan Orokorra: Udalerriaren hirigintza-antolamendu integralerako oinarrizko tresna da, hiri-garapena zenbait urtetarako proiektatzen duena. Lurzoruaren erabilerak, lurzoruaren sailkapena (hirikoa, urbanizagarria eta urbanizaezina), eraikigarritasuna edo eraikuntza-dentsitatea, bide-sarea, ekipamendua eta ingurumen-babeserako neurriak zehazten ditu.

Entradas relacionadas: