Hirugarren Sektorea: Gizarte Zerbitzuen Garapena eta Garrantzia

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,06 KB

1. Hirugarren Sektorea edo Zerbitzuen Sektorea

Bizitza gizartean atseginagoa izan dadin, gizakiok premia batzuk ase behar ditugu: Hezkuntza, osasuna, segurtasuna, aisia, garraioa… Hirugarren sektoreak zerbitzu horiek biltzen ditu.

1.1. Hirugarren Sektorea Gaur Egun

Azken urtarotan, hirugarren sektoreak oso hazkunde handia izan du. Hala, gero eta langile gehiago behar ditu, eta gero eta aberastasun handiagoa sortzen du. Hori dela eta, hirugarren sektoreak herrialde bateko ekonomian duen pisua ere bertako ekonomiaren eta gizartearen garapen-adierazletzat hartzen da.

Azken urteotan herrialde garatu askotan gertatu diren aldaketa sozioekonomikoen ondorioz, enpresek eta pertsonek zerbitzu gehiago behar dituzte, eta hirugarren sektorea nagusitu da herrialde horietako ekonomian. Hirugarren sektorearen nagusitzeko joera horri ekonomiaren tertziarizazioa deritzo.

Hirugarren sektoreko jarduerek oso banaketa desorekatua dute. Arrazoi nagusiak:

  • Herrialde Garapen-maila: Herrialde garatuek ekonomia tertziarizatua dute, hirugarren sektorea da nagusi. Herrialde azpigaratuetan, ordea, hirugarren sektorearen pisua oso txikia da oraindik.
  • Biztanleriaren Lurralde Banaketa eta Dentsitatea: Zerbitzu gehienak hiriguneetan kokatzen baitira.
  • Biztanleriaren Aberastasun Maila: Izan ere, erosteko ahalmena duten pertsonek aukera gehiago dituzte hirugarren sektoreko zerbitzuez baliatzeko.

1.2. Jardueren Sailkapena

Hainbat motatakoak izan daitezke:

  • Pertsonentzako Zerbitzuak: Herritar bakoitzaren nahiz gizarte osoaren beharrak asetzen dituzten jarduera guztiak biltzen dituzte. Zerbitzu batzuek oinarrizko beharak betetzen dituzte, hala nola hezkuntza, osasuna eta justizia. Gizarte-zerbitzuak dira. Beste zerbitzu batzuek (txikizkako merkataritza, turismoa eta ostalaritza, adibidez) bigarren mailako beharrak betetzen dituzte.
  • Kontsumitzaileentzako Zerbitzuak: Gizarte-zerbitzu gehienak Estatuak bermatu ohi ditu, beraz, zerbitzu publikoak dira. Kontsumitzaileentzako zerbitzuak, ordea, pribatuak dira, partikularren esku geratzen delako.
  • Enpresentzako Zerbitzuak: Nekazaritzako zein industriako enpresei haien zereginetan laguntzeko zerbitzuak dira, eta enpresa espezializatuek egiten dituzte. Zerbitzu horietako batzuek oso arlo espezializatuak hartzen dituzte: finantzak, publizitatea, informatika.
  • Banaketa Zerbitzuak: Komunikazioaren eta garraioaren arloko zerbitzuak dira. Hauek esker, produktuak, pertsonak eta informazioa planetako leku guztietara irits daitezke.

2. Gizarte Zerbitzuak

Gizarte zerbitzuak pertsonen oinarrizko premiak asetzen dituzte: osasuna, hezkuntza, justizia, segurtasuna… Herrialde garatu batzuetan, Estatuak asetzen ditu biztanle guztien oinarrizko premiak, zerbitzu publikoen bidez. Politika horri ongizatearen estatua deritzo. Gehienetan, osasun-laguntza eta hezkuntza zerbitzua herritarrek ordaintzen dituzten zergen bidez finantzatzen dira.

Entradas relacionadas: