Histeresi Magnetikoa, Autoindukzioa eta Foucault-en Korronteak: Azalpenak eta Adibideak

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,61 KB

Histeresi Magnetikoa, Autoindukzioa eta Foucault-en Korronteak

Histeresi Magnetikoa

Histeresi magnetikoa material bati aplikatutako magnetizazio-intentsitatea (H) txikiagotu ahala, indukzio magnetikoaren (B) txikiagotze motelagoa izatearen fenomenoa da. Jarraian, magnetizazio-intentsitate alternoak (+ eta -) aplikatutakoan substantzia ferromagnetikoek izaten duten histeresiaren adibide bat erakusten da irudian:

  • oa: Magnetizazio-kurba
  • ob: Hondar-magnetizazioa
  • od: Indar koertzitiboa

Irudian, (o-a) magnetizazio-kurba litzateke. Gero, (a-b) tartean, eremuaren intentsitatea txikiagotuz doa, baina indukzioa motelago. (b) puntuan H=0, baina substantziak oraindik badu hondar-magnetizazioa deritzona (tresna batzuk imantatzeko asko erabiltzen da ezaugarri hau). (b-d) tartean, eremuaren norantza aldatuko dugu, eta d puntuan hondar-magnetizazioa ezabatuko dugu, baina horretarako indar koertzitiboa deitzen dena aplikatu behar izango diogu substantziari (H). Gero, d-e, e-f eta f-g tarteak datoz, eta zikloa amaitu egiten da. Kurba ez da berriz 0 puntutik pasatzen, histeresia dela eta.

Autoindukzioa

Solenoide bateko korronte elektrikoa aldatzen badugu, aldi berean, eremu magnetikoaren fluxua ere aldatu egingo da. Fluxu aldakor horrek solenoidea bera zeharkatzen du, eta, beraz, solenoidean bertan indar elektroeragilea induzituko da, fluxu-aldaketari aurka egingo diona. Fenomeno horri autoindukzioa deitzen zaio, eta indar elektroeragile autoinduzitua induzitu dela esaten da. Adibidez, entxufea ateratzerakoan sortzen den txinparta; fenomeno hau nabarmenagoa da irekitzen den zirkuituan harila daukan argailua badago (motorra, erreaktantzia, transformadorea...).

Foucault-en Korronteak

Induzitutako korronteek sortzen duten fluxu-aldaketari aurka egiten diote. Horregatik, fluxu aldakorrak masa metalikoa zeharkatzen badu, bere barruan korronte elektrikoak induzitzen dira. Foucault-en korronteak sortzen direnean, bi arazo izan behar dira kontuan: korronte horiek induzitzean energia galtzen dela, batetik, eta induzitutako korronte horiek Joule efektuaren ondorioz beroa sortzen dutela, bestetik. Bero hori, gehienetan, kaltegarria izaten da.

Foucault-en Korronteen Ondorioak

  • Kaltegarriak: Transformadoreetan; nukleoa ez da pieza bakar batez egiten, isolatutako xafla ugari elkartuz baizik.
  • Onuragarriak: Indukziozko labe elektrikoetan eta indukziozko sukaldeetan.

Entradas relacionadas: