Historia: Erdi Aro Goiztiarra Euskal Herrian

Clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,57 KB

Andelos: Hiri Erromatarra Nafarroan

K.o. II. mendean hasi eta Erdi Aroan izurrite baten ondorioz despopulatu zen hiria.

Mendigorriaren ondoan dagoen aztarnategi erromatarra da. Bertan, denbora batez, erromatarrak bizi izan ziren. Uraren erabilera konplexua zuten: kanalak, errekak, akueduktuak... Hiri hau oso handia zen, garai hartan Pompaelo baino handiagoa. Aurkitutako aztarnen garrantzia ikusita, Nafarroan erromatarren garaian zegoen hiririk garrantzitsuenetako bat dela esan daiteke.

Erromanizazioa Iberiar Penintsulan

Erromatarrak Iberiar penintsulara etorri zirenean (K.a. 218. urtean) eta bertako populazioan ezarritako eragin politiko, sozial eta kulturalaren asimilazio prozesu bat da. Hizkuntza (latina), ekonomia (merkataritza), zuzenbidea eta administrazioa ezarri zituzten.

Euskara, ordea, ezin izan zuten ezabatu eta oraindik mantentzen da. Gaur egungo hizkuntzek Espainian latinean dute oinarria; euskarak, aldiz, ez.

Erromanizazioa ez zen leku guztietan berdin gertatu, konkistatzen zuten lurraldearen etekinaren arabera. Adibidez, Euskal Herrian nekazaritzarik ia ez zegoenez (Nafarroa eta Arabako leku batzuetan bakarrik), eta beraz etekin gutxi zegoenez, ez zuen gehiegi sufritu. Nafarroako hegoaldean (ager) erromanizazio gogorragoa izan zen Nafarroako iparraldean baino (saltus); hemen, ordea, erromanizazioa leuna izan zen.

Monarkia Bisigodoa

Erromatar Inperioa erortzean, Iberiar penintsulan ezarritako herri germaniarra izan zen. Toledon ezarri zuten hiriburua. K.o. 507. urtetik 711. urtera egon ziren herri germaniarrak (barbaroak). 711n musulmanak iritsi ziren.

Bisigodoek ezaugarri hauek zituzten:

  • Antolamendu politikoa monarkia zen; erregea familia nobleen artean hautatzen zuten.
  • Erregeak erabakiak hartzeko aholkulariak zituen.
  • Gizartean feudalismoa zuten, hau da, estamentuetan banatzen ziren.
  • Lege bakarrean oinarritzen ziren eta erlijioa bateratzen zuten (katolikoa).
  • Estatu ahul bat zuten; ez zutenez ondorengotza erregetzan, monarkia eta barne liskarrak ugariak ziren.

Eta haien ahulezia aprobetxatuz, musulmanek K.o. 711. urtean erraz konkistatu zuten Iberiar penintsula.

Mozarabiarrak Al-Andalusen

Iberiar penintsulan VIII. mendean musulmanen lurretan bizi ziren kristauak ziren. Beraien erlijioa gordetzeagatik zerga bereziak ordaindu behar zituzten eta ez zuten kargu politikorik izan.

X. mendetik aurrera egoera latzagoa bilakatu zen, eta batzuk musulman bihurtu ziren eta beste batzuk, ordea, kristau. Horrela, mozarabiar populazioa murriztu zen.

Entradas relacionadas: