Historia Garaikideko Kontzeptuak
Clasificado en Francés
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,23 KB
Lerrokatu Gabeko Herrialdeen Mugimendua
Bandung Konferentzian bildu ziren herrialde berriek bloke militarretatik kanpo geratzeko eta jarrera neutrala hartzeko helburuarekin sortutako mugimendua da, metropolien menpekotasuna saihesteko.
Sionismoa
Herri judutarraren askapen nazionalerako mugimendua da. Mugimendu hau Israelgo Estatuaren sorrera ulertzeko ezinbesteko giltzarria da. Europako nazionalismoen gorakadarekin batera sortu zen judutarren artean.
Aiatola
Islamdarren nagusi erlijiosoa da, Iranen nagusiki.
Suezko Kanala
Egipton dago, 163 km luze da eta Europatik Asiara doazen itsasontzientzako laguntza handia da, Hegoafrikatik igaro beharrik ez izateko.
Intifada
Arabierazko hitza da, eta hitzez hitz «asaldura» esan nahi du, baina «matxinada, errebolta, erresistentzia» esanahiarekin zabaldu da mundu osora, bereziki herrialde arabiarrei buruz ari garenean.
Deskolonizazioa
Asia eta Afrikako koloniek zein protektoratuek metropoliarekiko menpekotasuna galtzeko prozesua da.
Kolonia
Atzerritar estatu baten mende dagoen herrialdea da.
Hainbat kolonia mota daude:
- Protektoratuak
- Merkataritza eskubideak
- Ordezko agintaritza
- Kolonizatzaileez bete ziren koloniak
- Ustiaketa koloniak
Metropolia
Historikoki, koloniak sortu zituen herrialde nagusiari deritzo.
Gaur egun, metropoli deritze eskualde edo herrialde batean garrantzi ekonomiko, politiko eta kultural handia duten eta eskualdeko edo nazioarteko konexioetarako, merkataritzarako eta komunikazioetarako garrantzitsuak diren hiri handiei.
Bipolaritatea
Interes desberdinak dituzten bi talde edo potentziaren arteko aurkakotasuna da, lurralde, politika eta abar lortzeko.
Unipolaritatea
Potentzia bakar batek nazioarteko politika menderatzen duenean gertatzen den egoera da.
Fundamentalismo Islamikoa
Mendebaldetik Islamean oinarritutako doktrina politiko anitzei ematen zaien izena da. Mundu islamiarrean doktrina horiei Islam politiko deritze.
Al Qaeda
Islamismoarekin lotzen den talde terrorista da.
Ultranazionalismoa
Eskuineko muturreko ideologia erradikala da.