Historia eta Gizarte Kontzeptu Gakoen Glosarioa

Clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,11 KB

Kontzeptu Historiko eta Filosofikoak

  • Teozentrismo: Unibertsoko gune nagusitzat edo garrantzi handieneko elementutzat Jainkoa hartzen duen doktrina filosofikoa da.
  • Ilustrazioa: XVII. mendeko mugimendu filosofiko eta kulturala, bere uste osoa giza arrazoimenean eta aurrerapenean jarri zuena.
  • Mesta: XII. mendean sortutako Gaztelako erakundea, abelbideetako azienda babesteko eta transumantzia antolatzeko helburua zuena.
  • Erregeorde: Erresumaren lurralde batean erregearen ordezkaria zen agintaria.
  • Komunitate: XVI. mendean sortu zen mugimendua, Gorteen funtzioa sustatu eta erregearen agintea murriztu nahi zuena. Gizarteko jende mota askok osatu zuen.

Erlijioa eta Administrazioa

  • Protestantismoa: XVI. mende amaieran Martin Lutherrek egindako berrikuntzen haritik sortu ziren talde erlijiosoen multzoa: luteranoak, higanotak, kalbinistak, anglikanoak, etab.
  • Simonia: Elizako karguen edo gauza espiritualen (sakramentuak) salmenta.
  • Nepotismoa: Pribilegioak, karguak, lanpostu publikoak edo sariak ematerakoan lagunen edo senitartekoen alde egitea.
  • Induljentzia: Egindako bekatuei dagozkien zigorren barkamena, Elizako agintariek emana.
  • Kaparetasun unibertsala: Kapare izaera lurralde zehatz bateko biztanle guztiengana hedatzea.
  • Muga-zerga: Zenbait produktu atzerrira inportatzeagatik ordaindu beharreko kopurua.

Industria eta Gizarte Eraldaketak

  • Labe garaia: Dorre formako labea, burdin mea arrabio edo burdinurtu bihurtzeko erabiltzen zena (burdinaren industrian eta altzairugintzan lehengaitzat erabiltzen zen arrabioa).
  • Sufragio unibertsala: Salbuespenak aparte utzita, hiritar guztiei parte hartzeko eskubidea ematen diena.
  • Nekazarien exodoa: Nekazariek beren lurrak utzita multzo handietan hirietara jotzea, nekazaritza-inguruak ia jenderik gabe utziz.

Entradas relacionadas: