Historia Hezkuntzaren Balioak eta Arazoak
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,86 KB
HISTORIAREN HEZKUNTZA BALIOAK, ARRISKUAK ETA ARAZOAK:
Historia ezagutzeak edo historia jakiteak erliebe sozietal ematen dio errealitateari. Errealitate hau plano ezberdinetan ikusten laguntzen digu. Gainera, aisialdiaren erabilpen inteligentea egiteko edo turismoaz gehiago disfrutatzeko aukera ematen digu. Gure sustraiekin bat egiten laguntzen digu, gure kulturaren parte izaten. Bestalde, amankomunean dauzkagun erentziak baloratzeko edo ezagutzeko ere oso baliagarria da. Adibidez, mundo islamikoan burka erabiltzearen polemika guk ere izan dugu. Izan ere, XVIII. mendean emakumeak tokak erabiltzen zituzten, birgintasuna galdu edo ezkonduta zeuden seinale.
Hezkuntza balioak: Zertarako balio du historiak?
- Errealitatea ulertzeko (oraina ulertzeko), oraina iraganaren ondorio delako.
- Denboran kokatzeko.
- Norberaren kultura ezagutzeko, identitatearen identifikazioa. Gure jatorrien eta sustraien ezagutza bultzatzeko; talde nortasunaren elementuak identifikatzeko. (Arriskua: gure kultura goraipatzea besteak gutxietsiz).
- Identitate kolektiboaren identifikazioan laguntzeko.
- Kultura ezberdinak ezagutzeko eta baloratze ko.
- Gizartean bizitzeko prestatzeko.
- Kritikoki jarduteko, jarrera kritikoa garatzeko.
- Aktualitatea aztertu eta ulertzeko (albisteak ulertzeko).
- Erliebe soziotenporalaz hornitzen gaitu.
- Etorkizuna aurrikusteko: orainetik abiatuz eta iragana kontuan hartuta.
- Enpatia bultzatzeko (oso garrantzitsua garai bakoitzeko ideiak eta baloreak ulertzeko eta hauen eragina gertakizunetan).
- (Historiaren ikaskuntza) Justiziaren alde borroka egiteko tresna bezala.
Gainera, Historiak ESTRATEGIA PROZEDIMENTALAK eskaintzen dizkigu:
- Informazioarekin kritiko izateko beharra. Iturriak aztertu/baloratu, informazioaren fidagarritasuna erabakitzeko.
- Historiaren prozeduretan trebatua izateak jarrera kritikoa garatzeko balioko digu.
- Gizarteko gertakizunen esplikazioak dominatzea.
- Enpatia.
- Kronologiaren eta denboraren zentzua.
- Orainean oinarritutako galderak egiteko abilezia.
- Analfabetismoa ekiditeko gaitasuna: gaur egun funtzionala da. Idazten eta irakurtzen badakigu, baina informazioaren aurrean ez dugu jarrera kritikorik.
Arriskuak eta arazoak: Ondo irakasten al da historia? Nola irakasten da? Historiaren erabileraren arriskuak:
- Iraganari buruzko bertsio interesatuak egitea.
- Objektibotasunez ez aritzea.
- Informazioa, datuak manipulatzea.
- Gertakizun batzuk aipatzea eta beste batzuk ez egitea, azalpenari zentzu ezberdinak emanez.
Irakaskuntza arazoak:
Nagusiki 3 dira:
- IKASLEEK EZ DUTE GUSTUKOA IZATEN HISTORIA ETA GAINERA EZ DUTE ULERTZEN. Pertsonai historikoak erakustetik, politika, gizarte eta elementu asko sartzera pasa da historiaren irakaskuntza, geroz eta kontzeptualagoa eta zailagoa bihurtu delarik. Lehen ahalegin memoristikoak egiten ziren datak ikasteko baina ez zen gauza handirik ikasi behar izaten. Noizbehinka pertsonaien biografiak ikasten ziren modu alaian, irudi ekin, haurrei zuzenduak. Ez zen historia modu errealista edo serio batean lantzen. Adibidez: Cid Campeador. Gaur egun Trepaten ustez, historiaren irakaskuntza ez da hobetu: geletan historiaren presentzia ez da gehitu eta ikasleen jarrera txartu egin da. Historia eguneroko bizitzarekin/errealitatearekin lotu beharra dago, ikasleekiko hurbiltasuna eta hauengan interesa piztearren.
- HISTORIARI ORDU GUTXI ESKAINTZEN ZAIO. Gainera, Historiak berak ez du presentzia propiorik eta askotan beste arlo batzuetan ezkutatuta egoten da, adibidez ingurune gaiaren barruan (LHn). L.H.n: Ingurune izenarekin ezagutzen da bertan. D.B.H.n: Geografia eta historia. Batxilergoa: independenteki agertzen da.
- Hainbat psikologo eta pedagogoren eraginez, historia haurraren adinean berandu arte ez da eman izan, hainbat kontzeptu ulertzeko (denbora, kronologiak...) gaitasun eza argudiatuz. Hala ere, asko dira iritzi hauen kontra, HHn ere haurrak hainbat gauza ulertzeko gai direla pentsatzen dutenak. Trepatek historia erakusten 5 urterekin hastea proposatzen du.
PRAKTIKA FALTA: Normalean, geletara ezagutza historikoaren emaitza eramatea da joera, hori bakarrik irakastea. Teorian geratzen da dena, beraz, eta lanketa pasibo batean. Trepatek gelan prozedurak lantzea, hau da, ikuspuntu prozedimentala garatzea proposatzen du. Egiten diren kasuetan ere, esandakoa baieztatzeko izaten da praktika, ez praktika horretatik ezagutzak ikasteko.