Historia Kliniko Elektronikoa (HKE): Abantailak eta Arriskuak
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,22 KB
Historia Kliniko Elektronikoa (HKE)
Historia klinikoari historia kliniko elektronikoa (HKE) edo historia kliniko digitala esaten zaio. Programa informatiko horiek lana antolatzeko beste zenbait elementu ere izaten dituzte. OSNeko lehen mailako arretako historia klinikoak informatizatuta daude ia erabat.
Ospitale publiko berrietan hasiera-hasieratik ezartzen da historia kliniko elektronikoa. OSNeko gainerako ospitale gehienetan ere historia klinikoak informatizatuta daude edo horretarako proiektuak dituzte martxan. Lehen mailako arretan, autonomia-erkidego bakoitzak bere programa du.
HKE, Segurtasuna eta Konfidentzialtasuna
Hiru alderdik osatzen dute HKEaren barneko informazioaren segurtasuna:
- Erabilgarritasuna: informazioa edozein unetan kontsultatu ahal izatea behar duen orok.
- Osotasuna: informazioa egiazkoa eta osoa izatea, eta gerta daitezkeen istripuetatik, galeretatik edo kanpoko erasoetatik babestuta egotea.
- Konfidentzialtasuna: pertsona batzuek bakarrik ikus dezakete informazioa, ez edonork. Beti jakin behar da nork ikusi duen, zer datu eskuratu dituen, noiz eta nola.
Alderdi hauek arautzen dituen legeak zehatz-mehatz bete behar dira. Segurtasun kopiak sortu eta gordeko dira aldizka eta automatikoki, informazioa ez galtzeko eta manipulatzeko. Gako erako pasahitz seguruak sortu beharko dira sistema informatikora sartzeko.
HKEaren Abantailak
- Profesional ezberdinek, informazioa berehala eta aldi berean ikus dezakete.
- Informazio-kopuru handia etengabe antolantzen, integratzen eta eguneratzen da, kodifikatuta eta egituratuta.
- Txosten klinikoak erraz egiteko aukera ematen du.
- Kudeaketa sanitarioarekin loturiko HKEaren alderdi guztiak bizkortzen ditu: informazioa azkar lortzea, plangintza, kalitatearen ebaluazioa…
HKEaren Arriskuak eta Alde Txarrak
- Konfidentzialtasuna bermatzea zailagoa da, horregatik neurriak zorroztu behar dira.
- Inbertsio ekonomiko handia egin behar da: prestakuntza, ekipoak, programak…
- Arazo teknikoak sor daitezke.
- Profesional sanitario batzuek uko egin ohi diete lan egiteko modu berriei.