Historia Klinikoa: Ezaugarriak eta Kudeaketa

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,24 KB

Historia Klinikoaren Ezaugarriak

  • Eskuragarritasuna eta erabilgarritasuna.
  • Historia klinikoaren osotasuna.
  • Asistentziaren jarraipena.
  • Iragankortasuna eta sekuentzialtasuna.
  • Iraunkortasuna.
  • Informazioaren segurtasuna.
  • Bortxaezintasuna.
  • Irakurgarritasuna.
  • Akatsak datuetan.

OSNko Historia Kliniko Digitala (HKD)

  • Bere helburua profesional sanitarioei eta herritarrei edozein zentro sanitario publikotako HKEko datu kliniko garrantzitsuenak ikusteko aukera ematea da.
  • Pertsona hauek ikus dezakete HKDa: OSNko profesional sanitarioek eta herritarrek, beren osasun-txartel indibiduala eta sinadura edo NAN elektroniko bidez.

Erizaintzako Zaintzen Txostena

HKDan sartzen den erizaintzako agiri bakarra da, bertan asistentzia-prozesuko datuen laburpen bat agertzen da.

Laburpen honetan honako hauek zehazten dira:

  • Altaren edo erizainarengana bideratzearen arrazoia.
  • Aurrekariak eta egoera.
  • Ebatzitako erizaintzako diagnostikoak eta oraindik aktibo daudenak.
  • Erizaintzako emaitzak eta esku-hartzeak.
  • Pazienteak zer asistentzia-protokolotan parte hartzen duen.

Artxibo Klinikoak

Toki hauetan gordetzen dira zentro sanitarioetan sortutako historia kliniko guztiak.

  • Legeak dio dokumentazio kliniko dena gorde behar dela, alta ematen den unetik hurrengo bost urteetan.
  • Ez da beharrezkoa jatorrizko euskarrian gordetzea.
  • Erantzukizuna zuzendaritzarena eta profesional sanitarioena da.
  • Ospitaleetan: artxibo zentralizatu bakar bat egoten da; HK bakoitza karpeta batean gordetzen da; karpeta hau ospitalera lehen aldiz doanean sortzen da; asistentzia aldien arabera antolatzen da, kronologikoki; pazienteari alta ematen zaionean, denbora horretan sortutako agiri guztiak bidaltzen dira artxibora.
  • Osasun-zentroetan: artxibo bakar bat egoten da; pazienteari arreta ematen zaion bakoitzean karpeta ateratzen da.
  • Artxibo aktibo eta pasiboa: Artxibo handietan, gehien erabiltzen diren HKak artxibo aktiboan dituzte eta denbora luzez (3-5 urte) erabiltzen ez direnak artxibo pasiboan.
  • Historia Klinikoa sailkatzeko eta antolatzeko sistema nagusiak:

Entradas relacionadas: