Historia Klinikoa eta HCDSNS: Ezaugarriak, Helburuak eta Funtzioak
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,54 KB
1. Historia Klinikoaren Ezaugarriak
7. artikulua: Intimitaterako Eskubidea
Datuak isilpekoak eta konfidentzialtasun-eskubidearen menpekoak dira; inork ez du datu horiek eskuratzeko aukerarik izango, aldez aurreko baimenik gabe.
14. artikulua: Historia Klinikoaren Kudeaketa
- 1. puntua: Zentro bakoitzean, bakarra. Paziente bakoitzaren asistentzia-prozesuei buruzko dokumentu guztiak bilduko dira, parte hartu duen profesionalaren izenarekin.
- 2. puntua: Artxiboek seguruak izan behar dute.
- 3. puntua: Edukiak egiazkoak izan behar dute. Osasun-administrariek benetakotasuna bermatuko dute, etorkizunean berriro erabili behar badira.
- 4. puntua: Zentroek historia klinikoak artxibatzeko, babesteko eta ez galtzeko neurri tekniko eta antolakuntzakoak hartuko dituzte.
HCDSNS: Osasun Sistema Nazionalaren Historia Kliniko Digitala
2. HCDSNS Helburuak
- Asistentziaren kalitatea bermatu eta prozedurak errepikatzea saihestea.
- Herritarrei eta profesionalei informazio klinikorako sarbidea erraztu.
- Informazio klinikoaren pribatutasuna bermatu, kontsulta mugatuz.
- Gaur egun, HCDSNSren ezarpen-maila autonomia-erkidegoaren menpe dago.
3. HCDSNS Funtzioak
Klinikoa edo Asistentziala
Hainbat prozesu biltzen dituen kalitatezko asistentzia ahalbidetzen du, profesionalen arteko informazio-bide gisa.
Irakaslea
Profesionalen ikaskuntza ahalbidetzen du, datu-babesa bermatuz. Pazienteei laguntza hobea emateko balio du, aurretik izandako esperientzietatik ikasiz.
Ikertzailea
Hipotesi berriak planteatzeko eta ikerketa-ildo berritzaileak sortzeko abiapuntua da.
Kudeaketa eta Kalitatea
Baliabideak eta prozedurak planifikatzeko, kudeatzeko eta ebaluatzeko tresna da.
Mediku Legala
Profesionalaren eta pazientearen arteko harremanari buruzko iritzia emateko. Giltzarria da profesionalen aurkako erreklamazio edo epaiketetan.
Errege Dekretuko Gutxieneko Datu Multzoa: Txosten Klinikoak
- Altaren txostena.
- Kanpo-kontsultako txosten klinikoa.
- Larrialdietako txosten klinikoa.
- Lehen mailako arretako txosten klinikoa.
- Laborategiko txostena.
- Irudi-proben emaitzen txostena.
- Beste proba diagnostiko batzuen emaitzen txostena.
- Erizaintzako zainketen txostena.
- Historia kliniko laburtua.
4. Desberdintasunak
| OSPITALEKO HISTORIA KLINIKOA | LEHEN MAILAKO ARRETAKO HISTORIA KLINIKOA | |
|---|---|---|
| HELBURUA | Gaixotasunean oinarrituta | Osasun arazoetan oinarrituta |
| ORIENTAZIOA | Patologiaren diagnostikoa eta tratamendua | Osasun arazoak identifikatu eta konpondu |
| JARRAIPENA | Datuak puntualki jaso (botikak) | Datuak denboran zehar jaso (txertoak) |
| JARDUERAK | Sendatzera bideratuak | Osasuna sustatu eta gaixotasuna prebenitu |
| GIZARTE-INGURUNEA | Garrantzi txikia (indibiduala) | Garrantzi handia (kolektiboa) |
| MEDIKUAREN ETA PAZIENTEAREN ARTEKO HARREMANA | Noizean behin | Jarraitua |