Historiaren Filosofia: Agustin Hiponakoaren Lurrezko Hiria eta Jainkoaren Hiria
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,4 KB
Historiaren Filosofia: Lurrezko Hiria eta Jainkoaren Hiria
Mendebaldeko kulturan, historiaren filosofia Agustin Hiponakoarekin hasten da. Grekoen ikuspegiari aurre eginez, Agustinek "historia linealaren" kontzeptua sortu zuen. Historiaren interpretazio honetan, gertaera bakoitzak bere arrazoia du prozesu historikoan, eta horiek historiaren helburuen arabera ulertu behar dira.
Erromaren gainbehera eta "Jainkoaren Hiria" idazlana
410. urtean Alarikoren gudarosteak Erroman sartu eta hiria suntsitu zuten. Hiritarrek kristauei leporatu zieten jazotakoaren erantzukizuna, izan ere, kristauek aldarrikatutako biolentzia ezaren erruz, Erroma, soldadu gabe, ez zen bere burua babesteko gai izan. Bere aldetik, San Agustinek Eliza kristaua babesteko Jainkoaren Hiria idazlana idatzi zuen. Bertan adierazten du kristauak ez zirela hondamendiaren errudun izan, erromatar guztiak kristau ez izatea baizik. Erromako paganoen luxu eta plazer grinak, hain zuzen ere.
Bi hirien arteko borroka: Ongia vs. Gaizkia
Bestalde, idazlanean historiaren filosofia bikaina lantzen da, bereziki kristauen apologia jentilen aurrean. Agustinek gizadiaren kronika bi hiriren arteko borroka gisa azaltzen du: onaren, Jainkoaren eta argiaren hiriaren eta gaitzaren, munduaren eta ilunpeen hiriaren arteko borroka, alegia.
Gizakien banaketa bi taldetan
Munduko gizakiak bi taldetan banatzen ditu:
- Alde batetik, bere burua Jainkoa baino gehiago maite dutenak.
- Bestetik, Jainkoa gauza guztien gainetik, norberaren buruaren mespretxuraino, maite dutenak.
Azken hauek munduko balioak Jainkoarengana heltzeko baliatzen dituzte, eta lehenengoek, berriz, munduko errealitateak helburu bihurtzen dituzte. Bestalde, Jainkoaren hirikoak eta lurreko hirikoak nahasirik biziko dira, baina gero bananduko dira, batzuk sarituak eta besteak zigortuak izanik.
Lurreko Hiria eta Zeruko Hiria
Beraz, zintzoen eta aukeratuen komunitatea benetako Jainkoaren hiria da, eta hau, azken eguneko epaiketara arte, lurreko hiri edo deabruaren hiriarekin bizi beharko da. Azkenik, Agustinek dioenez, ez da zuzena lurreko hiria estatuarekin eta hiri zerutarra Elizarekin berdintzat jotzea. Hala ere, batzuetan horien ordezkaritzatzat jotzen dira, bizitzan jokatzeko bi era gisa. Bestalde, esatekoa da historian zehar fedea eta arrazoia, politika eta erlijioa estuki lotuta egon direla.