Historiaurrea: Garaiak eta Ezaugarriak

Clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,57 KB

1. gaia: Historiaurrea

Zer da historiaurrea?

Historiaurrea lehen hominidoak agertu zirenetik (duela bost milioi urte) idazkera asmatu zenera arte (duela 5.000 urte inguru) igarotako aldia da.

Historiaurreari buruz dakizkigun gauzak arkeologiari esker ateratakoak baino ez dira, historiaurreko gizakiek ez baitziguten utzi inolako agiri idatzirik.

Aztarna arkeologikoak aurkitu eta horien azterketak egin ahala, ondorio berriak ateratzen dira.

Zer da hominizazio prozesua?

Gizakiok hominizazioaren emaitza gara. Eboluzio prozesu luze horren bidez, beste primate batzuengandik bereizten gaituzten ezaugarriak hartzen joan ginen. Eboluzio horretan gertatutako eraldaketa fisiko nagusiak honako hauek izan dira:

  • Gizakia hankabikoa bihurtzea.
  • Eskuak beste hainbat zereginetan erabiltzea, objektuak manipulatzeko eta tresnak egiteko.
  • Burmuinaren tamaina eta konplexutasuna handitzea.

Historiaurrearen etapak

Historiaurrea gizakiaren aldirik luzeena da, hiru etapatan banatzen da:

  • Paleolitoa: gure lehen arbasoak agertu zirenetik, nekazaritza eta abeltzaintza sortu ziren arte.
  • Neolitoa: nekazaritza eta abeltzaintza sortu zirenetik, metalezko lehen tresnak lantzen hasi ziren arte.
  • Metal Aroa: metalezko lehen objektuak egiten hasi zirenetik, idazkera asmatu zen arte.

Paleolitoa: Lehen etapa

Elikadura

Gizakia harrapakaria zen, ez zekien janaria nola ekoitzi. Bilketa eta ehizaren bidez lortzen zuten janaria.

  • Bilketa: fruituak, begetalak...
  • Ehiza: bisonteak, hartzak, mamutak, oreinak...

Arrantza ere egiten zuten.

Animalia txikiak zein handiak harrapatzen zituzten. Haragia elikatzeko erabiltzen zuten, eta animalien larruekin arropa eta oinetakoak egiten zituzten.

Bizitokiak

Nomadak ziren (gizataldeak leku batetik bestera ibiltzen ziren janariaren bila). Oro har, ibai edo laku baten ondoan ezartzen ziren, kobazuloetan edo aire zabalean.

Lanabesak (Tresnak)

Harrizko tresnak fabrikatzen zituzten batez ere.

  • Bi aldeko aizkorak
  • Arpoiak
  • Lantzak
  • Larruak arraspatzeko karrakailuak

Tresnak harriak kolpatuz egiten zituzten (harri landua). Bata besterekin kolpatuz harria apurtu eta alde zorrotz bat uzten zuten. Batzuetan oso harri gogorra erabiltzen zuten, silex izenekoa.

Larruak josteko orratzak eta arrantzarako amuak hezurrez egiten zituzten.

Asmakizunak

Sua kontrolatzen ikasi zuten. Suak aukera ematen zien:

  • berotzeko,
  • animalia arriskutsuak uxatzeko,
  • elikagaiak prestatzeko,
  • leku ilunak argitzeko…

Sinismenak

Naturaren indarrak gurtzen zituzten, Eguzkia eta Ilargia esaterako. Hildakoak lurperatzen hasi ziren. Horrela jokatzean, heriotzaren ondorengo bizitza baten ardura erakusten zuten. Hildakoak objektu pertsonalez osatutako "hil hatuaren" ondoan lurperatzen zituzten.

Sinesten zuten bazirela beren bizitzan esku hartzen zuten espirituak. Ehizan lagundu eta babesa ematen zietenak, baina heriotza eragiten zietenak ere. Erritu magikoak egiten zituzten espirituen laguntza irabazteko. Emankortasuna gurtzen zen:

  • Emakumearen emankortasuna (ama-jainkosa)
  • Aberearen emankortasuna
  • Uzta ona edo emankorra izateko.

Artea: Pintura eta eskultura

Pintura

Kobazuloetako hormetan margotzen zen (labar pintura). Egindako pinturek ezaugarri hauek zituzten:

  • Animaliak margotzen zituzten batez ere (bisonteak, zaldiak). Gizakia ez da agertzen.
  • Irudiak errealistak ziren, kobazuloetako hormen forma eta irtenguneez baliatzen ziren bolumen sentsazioa emateko.
  • Irudiak polikromatuak ziren, kolore askotakoak.

Pintura hauen helburua ehizan laguntzeko erritoen parte izan zitekeela uste da.

Eskultura

Eskultura txikiak ere egiten zituzten. Emakumeak irudikatzen zituzten, eta beren sexu organoak oso garatuak izaten ziren. Ugalkortasun edo emankortasunaren sinbolo zirela uste da.

Venus deitzen diegu emakumeen eskultura horiei.

Neolitoa: Bigarren etapa

Elikadura

Neolitoak aldaketa sakon bat ekarri zuen: nekazaritza eta abeltzaintza sortu ziren.

  • Nekazaritzaren sorrera: Pertsona batzuek konturatu ziren hazi bat lurrera erori ondoren, handik gutxira landare bat jaiotzen zela. Horrela, gizakia nekazaritza praktikatzen hasi zen. Landare hauek izan ziren ohikoenak: garia, garagarra, arroza...
  • Abeltzaintzaren sorrera: Pertsona batzuek konturatu ziren animalia batzuk itxituretan edukitzea ehizatzea baino praktikoagoa zela. Horrela, animaliak etxekotzen hasi ziren. Adibidez: ahuntzak, ardiak, txerriak...

Nekazaritza eta abeltzaintza gizakien bizimoduan hain garrantzitsuak izan zirelako, "iraultza neolitikoa" gertatu zela esaten da. Bizitzeko modu berri bati hasiera eman zitzaion. Gizakiek elikagaiak ekoizten ikasi zuten, "ekoizleak" izango dira (nahiz eta batzuk ehizatzen eta fruituak biltzen jarraitu zuten).

Bizitokiak

Gizakia leku jakin batean kokatzen zen iraunkorki. Sedentario bihurtzen zela esaten dugu. Lehen herrixkak sortu ziren.

Lanabesak

Harri leundua erabiltzen zen batez ere, tresnak fabrikatzeko. Tresna mota hauek, adibidez:

  • Lurra goldatzeko aitzurrak
  • Landareak segatzeko igitaiak
  • Haziak irintzeko esku-errotak.
  • Hainbat gauza mozteko aizkorak.

Asmakizunak

  • Zeramika: ontziak egiten ziren janaria gordetzeko eta beste zereginetarako.
  • Ehungailuak: telak fabrikatzen hasi ziren, geroago arropak egiteko.

Sinismenak

Paleolitoan esandakoa.

Artea: Pintura eta arkitektura

Pintura

Labar pintura egiten zen. Hauek dira margotzen ziren pinturen ezaugarriak:

  • Giza irudia nagusituz joan zen eta animaliekin batera agertzen zen eszenak osatuz (ehiza eszena...).
  • Oso modu eskematikoan irudikatzen zen.
  • Pintura monokromoak ziren, kolore bakarrekoak.
Arkitektura megalitikoa

Harri handiekin eraikitako monumentuak agertu ziren. Eraikuntza mota horren funtzioa lurperatze errituekin dago lotuta. Hauek dira megalito mota nagusiak:

  • Menhirra: lurrean sartutako harri bertikal handi bat zen. Bakarka egon zitekeen, edo errenkan.
  • Dolmena: Horrelako eraikuntzak egiteko, harrizko zenbait bloke bertikalen gainean, harri horizontal handi bat jartzen zuten.

Entradas relacionadas: