Historiografia eta Antzerki Erromatarra: Egile Nagusiak

Clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,28 KB

Historiografia

Historiari buruzko idatzien eta berauen iturrien azterketa bibliografiko eta kritikoa da. Historialariak gertakariak kontatu, arrazoiak ikertu eta ondorioak aztertu behar ditu. Ikuspegi estilistikotik, historiako lan batek literatura lana izan behar du. Horrez gain, historiak gizakia bere portaera hobetzeko balio behar du (“Magistra Vitae”).

Lehenengo iturriak Pontifize Maximoak eginkizun garrantzitsuenak apuntatzen zituen taulatxo batzuk ziren. Garai honetako lehen historialaria Katon izan zen, soilik latinez idazten zuena, grekoari aurre eginez. Ez ditu bakarrik Erromaren jatorriak azaltzen, Italiako herriak ere aipatzen ditu bere testuetan. Hori gutxi balitz bezala, Katonentzat historien protagonistak herriak berak ziren, eta historia sozialak kontatzen zituen.

Estiloari dagokionez, Zizeron izan zen historiografiaren oinarriak ezarri zituena (“Opus Maximum Oratorium”), eta Erroma garaian historialariek erabili zutena.

Tito Livio

Tito Livio K.a. 64. eta 69. urteen artean jaio zen eta K.o. 7. urtean hil zen. Bere bizitza literarioa Pax Augustea garaian garatu zen, eta latineko literatura Virgilio, Horazio eta Ovidiorekin bat etorri zen. Erromako historia kontatzea proposatzen du, eta 142 liburu idatzi zituen, baina gaur egun argitaratuta daudenak I, III, IV eta V. hamarkaden hasierakoak dira. Tito Livio politikako alderdikoi bat da, eta bere obrarik ospetsuena Ab urbe condita libri da, “Opus Maximum Oratorium” ideala jarraituz, baina berak Erromako herriari bakarrik ematen zion garrantzia. Bera nazionalista zen. Bere istorioek dramatismoa eskatzen zuten eta batzuetan komikoa ere sartzen zuen. Bere diskurtsoengatik da famatua.

Azkenik, bere hizkuntzak aurrerapenak izan zituen Zizeron edo Zesarrekin erlazionatuta, baina bere ideia nagusia “urbanitas” (hirian erabilitako hizkuntza landua) zen.

Tácito

P. Cornelio Tácito zaldun familiatik zetorren eta mintza-hezkuntza bikaina jaso zuen. Bere kontakizunen artean, soilik lotsagarri eta odoltsu garaikoak mantendu dira gaur egun; horregatik iritzi ezezkorra dugu berari buruz. Bere obra aipagarrienak dira Historiak (K.o. 69. eta 96. urteen artean) eta Analesak (Augustoren heriotzatik Neronen heriotza bitartean), non ikasketa psikologikoetan oinarritzen ziren. Idatzitako gaiei buruz informazio asko zuen, eta merezimendu handia zuen bere lana, informazio horretatik abiatuta, modu objektiboan antolatzen zituen historiak.

Nahiz eta bere estiloa serioa izan, bizitasunez eta grinaz beterik dago, erretratu psikologikoak eta eszena dramatikoen deskribapena egiten artista bat delako. Bere hiztegia oso zabala zen (arkaismoak, neologismoak...) eta esaldien joskera oso laburra eta zehatza.

Salustio

Gaio Salustio Krispo (Amiterno, Antzinako Erroma, K.a. 86 - K.a. 35) historialaria eta politikaria izan zen. K.a. 50. urtean Erromako Senatutik bota zuten, baina Zesarren laguntzarekin berriro onartu zuten. Zesar Afrikara joaten lagundu zion eta Numidiako gobernari izan zen. Ondasun asko eskuratu zituen eta estatuaren kontura aberastu zelako salatu zuten, baina berriro ere Zesar haren alde atera zen eta ez zuten zigortu.

Lan nagusiak:

  • De Catiliniae coniuratione
  • Bellum Iugurthinum (Jugurtaren aurkako gerra, Gidor Bilbaok euskaratua)
  • Historiae (osorik gorde ez dena)

De Catiliniae coniuratione lanarekin gertaerak urtez urte azaltzeko tradizioa alde batera utzi eta bere garaiko historiako gertaera bat azaltzen du, K.a. 63-62 urte-bitarteko altxamendua, hain zuzen ere. Bellum Iugurthinum lanean historia laburtzeko gaitasun handia erakusten du Salustiok. Historiae lana K.a. 40-35 urte-bitartean idatzi zuen; Silaren heriotzarekin hasi eta Ponpeioren Gerra arteko historia biltzen du horretan.

Julio Zesar (J. César)

Gaio Julio Zesar Erroman jaio zen K.a. 100. urtean eta hil zuten K.a. 44. urtean. Bere bizitzari dagokionez, jaiotzez aristokrata zen eta inteligentzia oso bizia zuen. Bere pasioa politika zen eta horren ondorioz, Hispaniako administrazioarekin eta Galiaren gobernuarekin egin zen. Gainera, Erromako diktadore boteretsuenetariko bat izan zen.

Dena dela, Zesarrek bi obra nagusi idatzi zituen bere esperientzia pertsonaletan oinarrituta; hau da, txosten pertsonal batzuk kronologikoki ordenatuta bere abenturak eta bizipenak kontatzen zituztenak. Bere obra aipagarrienak eta historia arloan garrantzitsuenak Commentarii de bello Gallico eta Commentarii de bello civili dira. Hau guztia gutxi balitz, Zesar narratzaile oso ona zen eta bere komentarioetan beti funtsezkoenera jotzen zuen.

Antzerki Erromatarra

Antzerkia publikoaren aurrean istorioak kontatzen diren arte eszenikoa da antzezpen baten bidez. Bertsoz jositako antzerkia Erroman oso azkar sartu zen, geroago ia guztiz desagertzeko. Festa ofizialetan erabiltzen zen gehien bat antzerkia. Antzina, antzokiak egurrezkoak ziren baina gero harriz eraiki ziren, 20.000 ikusle jasotzeko ahalmenarekin. Hainbat zatiz osatuta zeuden: scaena, pulpitum eta cavea.

Mimoak izan ezik, aktore guztiak gizonak ziren eta antzerki elkarteetan buruzagi bat zegoen, administratzaile eta aktore lanetan jarduten zuena ere, eta batzuetan obren autorea ere bazen (Plauto adibidez). Antzerkiaren barruan bi azpigenero daude: tragedia eta komedia. Azpigenero bietan janzkera desberdinak erabiltzen ziren. Komedietan ileordeak oso garrantzitsuak ziren rola desberdintzeko eta tragedietan, berriz, toga mota.

Genero honen obrak metro askoren bitartez idatzita zeuden:

  • Abesteko zatiak (kantika)
  • Errezitatzeko zatiak txirula batez lagunduta (tibizen)
  • Hitz egiteko zatiak (diberbia) senario yambikoetan (bertso mota bat erritmo berezi batekin)

Terencio

Kartagon jaio zen K.a. 190. urtean gutxi gorabehera eta Erromara esklabu gisa joan zen. Aurrerago bere jabeak, Erromako senatari batek, askatasuna eman zion haren azkartasuna ikusi zuenean. Izugarrizko heziketa jaso ondoren Erromako bi familia nobleentzat komediak idazten hasi zen. Aurrerago Greziara joan zen Erroman ezagunak ez ziren obrak hartzera eta latinera moldatu zituen; hartzen zituen obrak Menandrorenak (idazle greziarra) ziren.

Bere obrak moldatzeko “contaminatio” prozesua erabiltzen zuen, hau da, Menandroren bi obra batzen zituen intriga gehiago egoteko. Bere obrak komedia arruntean oinarritzen ziren. Terencioren bi obra garrantzitsu La Andriana eta El Eunuco dira.

Plauto

Plauto Umbrian jaio zen, K.a. III. mendean, eta libertoa zen, baina oso txiroa. Lan asko idatzi zituen, haien artean Miles Gloriosus, El Gorgojo eta Anfitrion. Plautoren obra, Terenciorena bezala, imitaziozko obra zen, eta herriarentzako idazten zuen, hau da, edozein publikorentzako eta originaltasunez. Lan hauek idazteko, Komedia Grekoan oinarritzen zen (izenak, lekuak, kultura...). Bere lanak oso sinpleak izaten ziren, eta Contaminatio erabiliz antzerki grekoa eta erromatarra batzen zituen. Amaitzeko, bere lanak edo obrak oso biziak ziren, eta oso komikoak izan ohi ziren.

Entradas relacionadas: