Historiografia Erromatarra: Zesar, Salustio, Tito Livio eta Tazito

Clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,21 KB

Sarrera eta Historiografiaren Jatorria

Historiografia gertaera historikoen azterketa kritikoa da. Generoa K.a. I. mendean hasi zen garatzen, Errepublika garaiko krisiarekin batera. Historiografiaren aitzindariak greziarrak izan ziren.

Analistika: K.a. III. Mendeko Aitzindariak

Errepublika garaira arte, K.a. III. mendean, Analistika deritzogun korronte historiografikoa azpimarra daiteke. Obrei Annales izena ematen zaie, eta gertaera historikoak urtez urte idaztean datza. Grekoz idatzita daude, eta famatuena Fabio Piktor izan zen.

Julio Zesar: Historiografia Erromatarraren Hasiera

Historiografia erromatarraren benetako hasiera Julio Zesarrek eman zuen. Jeneral erromatar honek galiarren konkistak aurrera eraman zituen, eta Ponpeioren aurkako lehen gerra zibilaren garaile suertatu zen.

Zesarrek Galiaren konkista eta Ponpeioren aurkako gerra zibila egin izanaren justifikazioak idatzi zituen, bi obra nagusitan:

  • De bello Gallico: Galietan egin zituen kanpaina militarren berri ematen digu Zesarrek. Gainera, oso ohikoak dira excursus deritzegun deskribapen geografikoak.
  • De bello civili: Gerra zibila egitearen justifikazioak ematen ditu (obra apologetikoa da, beraz).

Zesarren estiloari dagokionez, diskurtsoari objektibotasuna ematen dion hirugarren pertsonaren erabilera aipatu behar da.

Salustio: Errepublikaren Krisiaren Kronikaria

Salustioren izena ere oso garrantzitsua da. K.a. I. mendean bizi izan zen eta kargu politiko ugaritan egon zen. Bere obrarik aipagarrienak hauek dira:

  • De coniuratione Catilinae: Katilinaren matxinada saiakera gai hartuta, Errepublika sistema usteldu zuten faktoreen inguruan hausnartzen du. Salustiok moralista baten moduan jokatzen du obran; elkarrizketaren teknika erabiliz, pertsonaien erretratu moralak sortzen ditu.
  • Bellum Iugurthinum: Iugurtak, bere bi anaiak hil ondoren, errege bihurtzen du bere burua.

Salustiok errekurtso literario ugari erabiltzen ditu; gainera, brevitas teknika erabiltzen du (esaldi laburrak egitean datza).

Inperio Garaiko Historiografia

Errepublika krisiaren ondoren, Inperioa heldu zen Augustoren eskutik. Augustok hainbat historiagile izan zituen bere helburuetarako lanean. Horien artean Tito Livio eta Tazito aipatu behar dira.

Tito Livio: Erromaren Historia Handia

Tito Liviok Ab urbe condita idatzi zuen. Bere helburua Erromaren historia handia idaztea izan zen, jatorri mitologikotik hasita bere garaira arte. Bere estiloa objektiboa da, eta Salustio bezala moralista gisa jokatzen du (erlijio eta ohitura erromatarren defendatzaile amorratua da).

Tazito: Brevitas eta Tragikotasuna

Tazitoren obrarik aipagarrienak hauek dira:

  • Germania
  • Agricola
  • Historia
  • Annales

Brevitas teknika ustiatu zuen, eta bere obraren tragikotasuna azpimarratu behar da.

Entradas relacionadas: