Hitz Jolasak eta Aho Korapiloak: Jatorria eta Onurak

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,74 KB

Hitz Jolasak eta Aho Korapiloak

Hitz jokoak: Antzinako Grezian dute jatorria. Garai hartan, igarkizunak, paradoxak eta hitz jokoak asmatzen zituzten hezkuntza sustatzeko. Denbora-pasak dira, jolasteko eta dibertitzeko egokiak izateaz gain, hezkuntzarako ere oso onuragarriak dira, sormena eta hizkuntza, ortografia eta erredakzioa garatzen laguntzen baitute; horrela, hizkuntza zabalagoa izango da. Pentsamendua erne mantentzea eskatzen dute; horregatik, uste da honelakoak lantzean adimena aktibo mantentzen dela eta denboraren poderioz gaitasunak garatzen doazela.

Hitz joko batzuk:

  • Anagrama: Beste hitz bateko letrak edo silabak era batera ordenatuz sortzen den hitz berria da. Literaturan figura erretoriko moduan erabiltzen da.
  • Paradoxa: Kontraesana dakarren baieztapena edo baieztapen multzoa da, nahiz eta hasiera batean egiazkoak iruditu, edo logikaz eta intuizioaz kontrakoak diruditenak. Literaturan eta bestelako arteetan ez dute kontraesanik eta egoera ironikoei atxikita erabiltzen dira; batzuetan harridura sortzeko balio dute.
  • Hitz-gurutzatuak: Hitz batzuk laukitxo batzuetan bertikalki edo horizontalki jartzean datzan denbora-pasa bat da. Hitzak letrak batean gurutzatzen dira.
  • Letra-zopa: Itxuraz zentzurik ez duen letra multzo batean hitz zerrenda bat aurkitzea helburu duen denbora-pasa da. Bilatu beharreko hitzak horizontalean, bertikalean nahiz diagonalean egon daitezke, edozein norabidetan.

Aho korapiloak:

Aliterazioa: Letra bat edo batzuk hitz segida batean errepikatzean, elkarren arteko hurbiltasunak hoskidetasuna nabarmenarazten du eta, ondorioz, aliterazioa sortzen da. Aliterazioa azken muturreraino eramaten bada, soinu hoskidetasunaren goxotasuna galdu eta hizketarako eragozle bihurtzen da. Antza duten hitzak errepikatzeak nahasketak sortzen dizkio hiztunari, eta hortik jolas moduan proposatzen dira esaldi korapilatsuak; hau da, aho korapiloak. Umeen jolaserako erabili ohi dira.

Aho korapiloen funtzioak:

  • Azkartasuna irakurtzerakoan.
  • Oinarrizko ezagutzen eta tradizioaren hezkuntzan erabilgarritasuna.
  • Hiztegia handiagotzea.
  • Hitz egiterakoan erraztasuna.
  • Bere izenak horrela esan ez arren, mihia askatzeko balio du.
Aho korapiloen ezaugarriak:
  • Osaera poetikoa da.
  • Herri literaturaren eta herri tradizioaren aitorpena da.
  • Lirikari dagokio.
  • Osaera laburrak dira.
  • Errima eta metrika bati lotuta daude.
  • Erraztasun sintaktikoa.
  • Zentzu gutxi izaten dute, eta askotan asmatutako hitzak erabiltzen dira.
  • Umearen memorizazioa eta errepikapena eskatzen ditu.

Entradas relacionadas: