Hizkuntza Aniztasuna eta Globalizazioa: Ingelesaren Rola eta Hizkuntza Gutxituak

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,32 KB

Hizkuntza Aniztasuna eta Globalizazioa

Ingelesa: Munduko Lingua Franca

Gure egunerokotasunean hizkuntza ugari entzuten ditugu, baina ingelesak indar handia dauka munduan zehar. Izan ere, lingua franca da (tarteko hizkuntza bat, bi pertsona edo gehiagoren artean komunikatzeko erabiltzen dena), beraz, mundu osoan zehar ikasten da, elkarren arteko hizkuntza komun bat izan dezagun.

Ingelesaren orokortzea Interneti esker gertatu daiteke, hizkuntza asko munduaren aurrean errazago aurkezteko aukera emanez. Teknologiak onura handiak dakartza hizkuntza handientzat, prestigio handiagoa ematen dielako. Bestalde, hizkuntza txikientzat ere ona da, lehen esan dudan bezala, ezagutarazteko aukera ematen dielako. Horrela, aniztasuna handitzen hasten da, eta hori hizkuntza aniztasunari ongi datorkio.

Hizkuntza Gutxituak eta Desagertzeko Arriskua

Gizakiak hitz egin dituen hainbat hizkuntzaren egoera aldatu egin da mendeetan zehar. Batzuk desagertu ahala, beste batzuk sortu dira. Gaur egun, globalizazioaren ondorioz, hizkuntza nagusiak besteen gainetik nagusitu dira, eta hizkuntza gutxituen eta desagertzeko arriskuan dauden hizkuntzen kopurua handitu egin da.

Arriskuan dagoen hizkuntza da epe ertainean galtzeko edo desagertzeko aukera daukana. Hizkuntza bat galtzen da haren hiztunak hiltzen direnean, edo hizkuntza erabiltzeari uzten diotenean, oro har zabalduago dagoen eta hiztun komunitate indartsuagoa duen hizkuntza batekin ordezkatuta.

Zergatik Desagertzen Dira Hizkuntzak?

Hainbat arrazoiren ondorioz gertatzen da ordezkatze prozesu hori:

  • Kanpoko faktoreak: Herri baten bortxazko menperatze erlijioso, militar, ekonomiko eta kulturala.
  • Barneko faktoreak: Hiztun komunitate baten errefusa hizkuntzarekiko.

Aniztasun Linguistikoaren Garrantzia

Ondorioz, argi dago ezinbestekoa dela hizkuntzekin munduan gertatzen ari den egoera hori aldatzea. Izan ere, aniztasun linguistikoa izan da gure munduaren berezitasunetariko bat. Hizkuntzak elkarrekin harremanetan sartzeko eta gure ideiak, emozioak, ezagutzak eta balioak adierazteko tresnarik garrantzitsuenak dira, eta ezinbestekoak dira gizakien eta gizarte-taldeen identitaterako.

Hortaz, arriskuan dauden hizkuntzak babestea ezinbestekoa da munduko aniztasuna mantentzeko.

Entradas relacionadas: