Hizkuntza, Diskurtsoa eta Argudiaketa

Clasificado en Medicina y Ciencias de la salud

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,01 KB

Hizkuntza Naturala

Gizon-emakumeok komunikatzeko erabiltzen dugu hizkuntza naturala. Umetan ikasten dugu hizkuntza bat. Sei mila hizkuntza inguru hitz egiten dira munduan.

Hizkuntza artifizialetatik bereizten da, hala nola matematikaren, logika formalaren edo programazio informatikoaren hizkuntzetatik.

Osagai Nagusiak

Bi osagai nagusi ditu:

  • Lexikoa (hitzak)
  • Hitz horiek erabiliz mezuak eratzeko arau jakin batzuk (gramatika-arauak)

Hizkuntzaren Alderdiak

Hizkuntzak sinboloak erabiltzen ditu: hitz bakoitzak zer adierazten duen (esanahia).

Sintaxia, Semantika eta Pragmatika

  • Sintaxia: Esaldiaren ordena.
  • Semantika: Hitzak ondo aukeratzea, ondo ulertzeko.
  • Pragmatika: Esaldiak testuinguru batean egotea, zentzua izateko.

Diskurtsoa

Argudiozko Diskurtsoak

Diskurtso deritzo hizkuntza naturalean eratutako edozein motatako mezuari edo mezuen multzoari.

Konbentzitzeko Hiru Metodoak

  • Ethosa: Hizlariak zenbaterainoko konfiantza eta sinesgarritasuna merezi duen.
  • Pathosa: Auditorioaren emozioak zirikatzea.
  • Logosa: Jendea argudio arrazionalen eta kontzeptu argien eta egiaztatutako datuen bidez konbentzitzea.

Diskurtsoaren Atalak

  1. Inventio: Diskurtsoa ematera eta testuinguruan egingo den argitzen duen fasea.
  2. Dispositio: Diskurtsoaren egitura taxutzea.
  3. Elocutio (edo Estiloa): Auditorioarentzat deigarriak diren baliabideak erabiltzea.
  4. Memoria: Diskurtsoa gutxi asko buruz ikastea.
  5. Pronuntiatio: Diskurtsoa nola eszenaratu argitzea du helburu. Kontuan hartu beharreko alderdiak: ahots-doinua, janzkera eta itxura, gorpuzkera.

Ondo Argudiatzeko Irizpideak

Ondo argudiatzeko irizpideen kodea:

  1. Karitate interpretatiboaren printzipioa.
  2. Iritzia ematea bertan behera uztearen printzipioa.
  3. Hutseginkortasun doxastikoaren printzipioa.
  4. Argudioen pertinentzia-printzipioa.
  5. Argudioen nahikotasun-printzipioa.
  6. Argitasun-printzipioa.
  7. Egia bilatu beharra.

Falaziak eta Falazia Motak

Zer Dira Falaziak?

Egiazkoak diruditen baina, egiaz, baliozkoak ez diren argudioak dira falaziak.

Adibidea:
Gizona ez da adimenduna.
Emakumea ez da gizona.
Beraz, emakumea ez da adimenduna.

Falazia Motak

Bi mota nagusi daude: Formalak eta Informalak.

Falazia Informalak

Hiru multzotan sailka daitezke:

Argitasunaren Aurkako Falaziak
  • Anbiguotasunaren falaziak.
  • Lausotasunaren falaziak: batere zehaztasunik gabekoak dira.
Pertinentziaren Aurkako Falaziak
  • Lastozko gizakiaren edo txorimaloaren falazia: aurkariaren argudioa sinplifikatu edo desitxuratzen da, errazago erasotzeko.
  • Dilema faltsuaren falazia: bi aukera baino ez direla ematen, gehiago daudenean.
  • Ad Hominem falazia (gizakiaren aurkako argudioa): argudioa baztertu beharrean, argudioa defendatzen duen pertsonari erasotzen zaio.
  • Ad Verecundiam falazia (autoritate-argudioa): autoritate baten iritzia erabiltzen da argudio gisa, nahiz eta autoritate hori gaian aditua ez izan.
  • Ad Baculum falazia (bastoiaren argudioa): beldurra edo mehatxua erabiltzen da zerbaitetan konbentzitzeko.
Nahikotasunaren Aurkako Falaziak
  • Indukzio okerraren falazia (edo Generalizazio Hutsa): esperientzia bakar batetik edo gutxitatik egiaztapen orokor bat egitea.
  • Analogia faltsuaren falazia: konparazio oker bat egitea.
  • Baldintza beharrezkoak eta nahikoak nahastea.
  • Ad Ignorantiam falazia (ezjakintasunaren argudioa): zerbait egia dela esatea, kontrakoa frogatu ez delako, edo faltsua dela, egia dela frogatu ez delako.

Entradas relacionadas: