Hizkuntza Ekologia: Hizkuntzen Oreka eta Aniztasuna
Clasificado en Medicina y Ciencias de la salud
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,91 KB
Zer da hizkuntza-ekologia?
Hizkuntza guztien eta ingurunearekin dituzten elkarreraginen azterketa.
Zer da ekologia?
Izaki bizidunen arteko harremanak eta ingurunearekin dituztenak aztertzen dituen zientzia.
Zer da ekosistema?
Bizitzarako beharrezkoa den oreka mantentzen duen animalien eta landareen arteko harreman-sarea.
Hizkuntza-ekologia ikertzeko lau ideia nagusiak
- Ekosistemaren izaera orekatua
- Sistemaren aldagaien identifikazioa eta haien arteko harremanak
- Desoreka arrazoiak, ardurak eta erantzukizunak
- Oreka berriak sortzeko proposamena
Maria Jose Azurmendiren hizkuntza-ekologiaren paradigma
- Giza eskubideak errespetatzen dituen aztergaia
- Berdintasuna komunikabideetan
- Eleaniztasuna
- Hizkuntzak eta kulturak mantentzea
- Subiranotasun nazionalaren babesa
- Atzerriko hizkuntzak ikasteko sustapena
Hizkuntzen galeraz hitz egiten duten autoreak
- Kraus
- Junyent
Bastardas eta Martí: zer egin hizkuntza txikiak sustatzeko?
Martí:
- Kultura eta hizkuntza aniztasuna mantendu eta hedatu iritzi publikoan eta nazioarteko erakundeetan
- Galtzeko arriskuan dauden hizkuntzak aberatsak eta interesgarriak direla aldarrikatu
- Gutxien hedatutako hizkuntzak mantendu eta sustatu
- Hizkuntza guztiak gizartearen ondare izendatu
Bastardas:
Hizkuntzak hierarkizatzeko arrazoirik ez dagoela azaldu eta hizkuntza guztien berdintasuna aldarrikatu.
Zer dio Fishmanek hizkuntza guztiak mantentzearen alde?
Gure mundua hizkuntza txikientzat ere mundu segurua izan dadin lortu behar dugu, hauek lagunduz eta gordez. Hori egin ezean, ez dela orekarik egongo eta irabazleak eta galtzaileak egongo direla dio.
Nola lortu hizkuntza aniztasun jasangarria?
Junyenten arabera, hizkuntza baten funtzioak murriztean, etsai kaltegarri eta ikusezin batekin borrokan egongo gara. Hizkuntza baten estatusa ahuldu edo hiztun kopurua jaistean, lehenbailehen kontrapisu bat aurkitu behar dugu.
Zer da lengoaia?
Gizakiok gure pentsamendua azaltzeko eta komunikatzeko dugun gaitasuna. Hizkuntzalaritzaren ikuspuntutik, giza gaitasuna da. Soziolinguistikaren ikuspuntutik, portaera soziala.
Zer da hizkuntza? Zertarako balio du?
Giza talde bateko kideek haien artean komunikatzeko duten hitzezko adierazpena. Zeinu-sistema bat da.
Zein alde dago lengoaiaren eta hizkuntzaren artean?
Lengoaia komunikatzeko gaitasunaren ondorioa da, eta hizkuntza gaitasun horren ondorio konkretua.
Zein lengoaia mota daude?
- Animaliena: usaimen, ikusmen eta entzumen bidez sortutako seinaleen bidezko komunikazioa. Zeinu funtzioa du.
- Formala: gizakiak asmatutako sistema artifiziala.
- Giza lengoaia: zeinuen bidez komunikatzeko gaitasuna. Lengoaia naturala ere deitzen zaio.