Hizkuntza ezberdintasunaren ideologia
Clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,71 KB
1. Zer da literatura?
Literatura hitza littera(letra, Idatzita dagoena) latindarretik Dator (grekerak ez du inongo terminorik nozio honetarako). Terminoa Lehen aldiz Kintilianok (rhetor = irakasle bat) erabili zuen Institutiones Oratoriae lanean. Hitza bi zentzurekin erabiltzen zuen: 1) γραμματική(gramatika: Hizkuntzaren araua) termino greziarra itzultzeko. 2) letren ezagueraz Jartudeko. Esan Dugun bezala literatura latineko littera Hitzetik dator. Honek esan nahi du literatura hitza idaztearekin Lotzen dugula. Baina hau egitean ahozko literatura (lehenengo Manifestazio literarioa) kanpoan geratzen da. Horregatik hobe da “hitzaren artea” bezala definitzea, Aristotelesek egin bezala. Horrela, 1732. Urtean RAEk “autoritate hiztegia” argitaratzean hurrengo definizioa eman Zion literatura hitzari: “ezaguera eta letren zientzia”. Aldaketa batzuk izan arren, ideia Honetatik dator gaur egun hitzak duen esanahia: hitzen bidezko Adierazpenaren artea (“RAE “literatura” Del lat. Litteratura. 1. F. Arte de la expresión verbal”). Hala ere, beste esanahi Batzuk baditu hitzak, hala nola, berezko ekoizpen literarioen Multzoari erreferentzia egiteko (greziar literatura, XVI. Mendeko Literatura, ...) edota irakasgai bati buruzko lanen multzoari Erreferentzia egiteko (literatura medikoa, juridikoa, ...). Literatura oso adierazpen artistiko zaharra da. Lehen ekoizpen Literarioak ahozkoak izan ziren, Homeroren Iliada eta Odisea adibidez. Gilgamesholerkia (K. A. 2500-2000) da aurkitutako Idatzizko literatura lan zaharrena. Eduki eta egituren araberako Sailkatzea baimentzen dute generoek. Horrela, hauek dira literatur Genero nagusiak: Narratiba: Kontaketa erreal edo Itxurazko kontaketa labur edo luzeak. Beti dago kontalari baten Presentzia. Kontakizuna eta drama batera ageri. Lirika: Poesia Konbentzionala; poesia lirikoa musikarekin lotu behar da. Baliabide Literario eta adierazkorreko erabilera zabala egitea du bereizgarri. Ez dago kontakizunik ezta dramarik ere, eta “ni”-a nagusitzen da. Drama: Antzezlanetako Testuak (tragedia, komedia). Drama hutsa du bereizgarri.
Aldi Bateko lanen multzoa. Horrela izanda, ezaugarri bereizgarri batzuk Partekatzen dituzte: gaia, estiloa, ideologia, ...
d) Funtzio poetikoa: Idazleak forma eta estiloa zaintzen ditu, efektu Estetikoa lortzeko. Honen asmoa ez da irakurleari informazioa ematea, Baizik eta bere adorean eragina izatea.E) Hizkuntza konnotatiboa: Honen erabileraren asmoa da interpretazio desberdinak sortzea, Subjektibotasuna bilatuz. Horrela hartzaile batek zerbait ulertuko Du, eta beste batek beste zerbait. F) Originaltasuna: Literatura Lanek egilearen sormenean dute jatorria. Horregatik, gai bera Tratatzen duten literatura lan asko daude. Hala ere, lan bakoitza Bakarra da.