Hizkuntza Ikaskuntza Eraginkorra: Estrategiak eta Baldintzak

Clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,01 KB

Coelhoren Hamar Estrategiak Bigarren Hizkuntzaren Irakaskuntzarako

  1. Ikasleen esperientziekin lotura ezartzea, irakaskuntza-unitateak eta jarduerak diseinatzea, eta ikasleen ezagutza eta aurreko esperientziak kontuan hartzen dituzten baliabideak aukeratzea.
  2. Irakaskuntza ulergarria ematea, ikasleek klasean gertatzen dena ulertzen laguntzen duten estrategiak erabiliz: adibidez, hiztegi sinplea erabili kontzeptu berriak sartzeko, argi hitz egitea eta "bihotz gogor" bezalako esamolde linguistikoak saihestea edo azaltzea.
  3. Laguntzarako material alternatiboak eskaintzea edo sortzea. Euskarri bisual asko dituzten idatzizko materialak bilatu, kapitulu eta antolatzaile grafikoen ikuspegi orokorrak eskainiz, atal eta azpitaldeen hierarkia argiarekin, kapituluen laburpenak, aurre-irakurketa galderak, ideia nagusiak edo testuaren terminoak azpimarratuz.
  4. Elkarrizketa bultzatzea ikasketa kooperatiboaren bidez. Aditu askok ikasketa kooperatiboko taldeak erabiltzea gomendatzen dute, bigarren hizkuntza bateko ikasleei aukera hori emateko erabiltzea eta hizkuntza eskuratzea bultzatzen duten *feedback* mota jasotzeko.
  5. Ikasleen hizkuntza sartzea. Ikasleen hizkuntzak baliabide preziatuak dira. Lehen hizkuntza beste hizkuntza batzuk ikasteko oinarria da. L2 ikasten ari diren haurrek ere beraien lehenengo hizkuntzan pentsatzeko eta ikasteko aukera izan behar dute, gutxienez L2ko ikasketarako egokia den L2 gaitasuna lortu arte.
  6. Ekintza-ereduak eskaintzea ikasleei, ikasleek jakin dezaten zer eskatzen ari zaien. Adibidez, antolatzaile grafiko bat osatzeko asmoa badago, erabili proiektorea, elementu bat nola osatu den frogatzeko.
  7. Ikasleak hezkuntza-testuetatik gidatzea (hezkuntza-helburuetarako erabilitako beste liburu eta beste inprimaki-baliabide batzuen bidez). Hezkuntza-testu gehienak L2ko ikasleen irakurketa independentearen gaitasuna gainditzen dute. Irakasle baten laguntza behar dute testuan zehar gidatzeko, irakurketa-estrategia eraginkorrak erakustea eta eskaintzea eta testuaren alderdi zehatzak bideratzea, hala nola, antolakuntza, ikusizko materiala eta hiztegi berria.

Haurren Esperientziak Esanguratsu Bihurtzea

Garrantzitsua da umearen ama-hizkuntza kontuan hartzea, bigarren hizkuntza garatzeko.

Hizkuntza Bat Ikasteko Baldintza Egokienak

  • Umeek hizkuntza-kopuru handien aurrean egon behar dute. Haurrak, denbora guztian, hizkuntza entzuten ari dira, hizkuntza formala eta ez-formala entzunez eta testuinguru-erlazio desberdinetan. (ENTZUN)
  • Haurrek maiz elkarreragin behar dute hizkuntza ondo menderatzen duen beste pertsona batekin. (INTERAKZIOAK)
  • Ez da espero haurrek hizkuntza ulertzea edota erabiltzea, beraien garapenetik haratago dagoena. (HELBURU BAT IZAN BEHAR DU)
  • Hizkuntzak testuinguratua izan behar du.
  • Beraiek duten beraien maila, eta ezin zaio gehiago eskatu.
  • Gaizki egindakoa ez da zuzendu behar; zuzendu behar bada, zeharka egin, ez kritikatu.

Entradas relacionadas: